Edukira joan

Akridina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akridina
Formula kimikoaC13H9N
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
KonposizioaNitrogeno eta karbono
Motaacridone alkaloid (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,016 g/cm³
Fusio-puntua109 ℃
Irakite-puntua346 ℃
Masa molekularra179,073 Da
Arriskuak
NFPA 704
1
2
0
Identifikatzaileak
InChlKeyDZBUGLKDJFMEHC-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia260-94-6
ChemSpider8860
PubChem9215
Reaxys120200
Gmelin36420
ChEBI143403
ChEMBLCHEMBL39677
RTECS zenbakiaAR7175000
DSSTox zenbakiaAR7175000
EC zenbakia205-971-6
ECHA100.005.429
MeSHD000166
Human Metabolome DatabaseHMDB0247968
UNII42NI1P5Q1X

Akridina konposatu organiko heterozikliko aromatikoa da, C13H9N formula duena. Solido kristalino kolorgea da, usain garratzekoa. Disolbagarria da ohiko disolbatzaile organikoetan hala nola akoholetan eta etil eterretan. Berotzean sublimatu egiten da[1].

Naturan harrikatz-mundrunean aurkitzen da[1].

Akridinak eta bere deribatu ordezkatuek akridinen familia osatzen dute.

Akridina eta bere deribatuak hainbat metodori segituz presta daitezke. Bernthesen-en akridina sintesia oso egokia da. Difenilamina azido karboxiliko batekin erreakzionarazten da zink kloruroa katalizatzaile gisa usatuz. Azido karboxilikoa azido formikoa denean akridina eratzen da; kate luzeagoko azidoa denean meso karbonoan ordezkatutakoak eratzen dira[2].

Akridinak dituen erreakzioak asegabeko N-heteroziklo batez espero daitekeenak dira. Alkil ioduroekin nitrogenoan alkilatzen da esaterako alkil akridinio ioduroa, potasio ferrizianuroaren eraginez N-alkil akridona bihurtzen dira.

Akridina base ahula da, bestetik.

Akridinek erabilera komertzial gutxi dauzkate, nahiz eta garai batean tindu gisa asko baliatu ziren[1]. Orain nitxo erabilerak izaten dituzte, adibidez akridina laranja azido nukleikoen koloratzaile egokia da. Halaber, deribatu batzuk antiseptikoak dira hara nola, proflabina eta akriflabina.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 (Ingelesez) PubChem. «Acridine» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-02-03).
  2. Bernthsen, A. (1878). Ann., 192, 1.