Edukira joan

Alison Krauss

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alison Krauss

(2007)
Bizitza
JaiotzaDecatur, 1971ko uztailaren 23a (55 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaChampaign Central High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, fiddler (en) Itzuli, mandolinist (en) Itzuli, biolin-jotzailea eta musikaria
Jasotako sariak
KidetzaUnion Station (en) Itzuli
Genero artistikoacountrya
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuabiolina
fiddlea
ahotsa
DiskoetxeaRounder Records

alisonkrauss.com
IMDB: nm0470295 Facebook: OfficialAlisonKrauss Twitter: AlisonKrauss Instagram: alisonkrauss MySpace: alisonkrauss Youtube: UC9Xz6XVzGI7akgrcM-WA45Q Spotify: 5J6L7N6B4nI1M5cwa29mQG iTunes: 170878 Last fm: Alison+Krauss Musicbrainz: 6b064ead-91a4-4ac8-8076-b1febe4f4aac Songkick: 203876 Discogs: 333360 Allmusic: mn0000745071 Deezer: 3131 Edit the value on Wikidata

Alison Maria Krauss (Decatur, Illinois, 1971ko uztailaren 23a) estatubatuar bluegrass-country abeslaria, biolin-jotzailea eta musika ekoizlea da. Grammy sari gehien irabazi dituen emakumea da (27, 2016 arte)[1].

Gaztetan egin zuen debuta musikaren industrian, 8 urterekin herriko lehiaketetan lehiatu zen eta 14 urterekin lehen aldiz grabatu zuen. Rounder Recordsekin 1985ean sinatu zuen eta 1987an bakarkako lehen albuma egin zuen. Union Stationekin bat egitera gonbidatu zuten, 1989an bere lehen albuma kaleratu zuen eta ordutik Alison Krauss & The Union Station gisa aritu zen.[2]

Hasiera batean biolin klasikoa ikasi zuen, baina zortzi urterekin bluegrass biolinaz interesatzen hasi zen eta jai eta jaialdietan jotzen hasi zen eta hainbat sari lortu zituen. Biolinarekin zuen birtuosismoaz gain, kritikarien arreta berehala erakarri zuen bere soprano-ahotsak. 1985ean kaleratu ziren lehen grabazioak Different Strokes diskoan, bluegrass eta folk doinuen bilduma bat, berak ez ezik, bere neba Viktor, Bruce Weiss eta Jim Hoilesek interpretatua. Urte horretan bertan, berak hamalau urte zituela, Rounder Records diskoetxearekin kontratua sinatu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako musika tradizionalean espezializatua, eta 1987an Too Late to Cry kaleratu zuen, bakarkako lehen diskoa, arrakasta handia izan zuena. Hurrengo diskoan, Two Highways (1989), Union Station bluegrass taldearen laguntza izan zuen: Mike Harman (banjoa), Jeff White (gitarra) eta John Pennell (baxua).[3] Lan horretan, Kraussek countrya, gospela eta rocka ere jorratu zituen, The Allman Brothers Band taldearen Midnight Rider abestiaren bertsio batekin. Une horretatik aurrera, Krauss eta Union Station elkarlanean hasi ziren, modu jarraituan eta talde gisa, eta Alisonek bere ahotsa jarri eta biolina jotzen du.

Beste musikari batzuentzako diskoak ekoitzi ditu, The Cox Family eta Nickel Creek-entzako, besteak beste.

2007ko urriaren 29an, Raising Sand izeneko bertsio disko berria kaleratu zuen, Robert Plant Led Zeppelin taldeko abeslariarekin batera. Album honek Nashvilleko Ryman Auditorium historikoan ospatutako Americana Music Association (AMA) sarien zazpigarren edizioa irabazi zuen, Album Onenaren eta denboraldiko duo/talde onenaren sariekin, eta 2008ko Grammy Sarietako Country Kolaborazio Onenaren saria ere eskuratu zuen, Killing The Blues abestiarekin.

Alison Krauss kontzertu batean. 2007ko argazkia.
  • 1985: Different Strokes
  • 1987: Too Late to Cry
  • 1989: Two Highways (Union Station-ekin)
  • 1990: I've Got That Old Feeling
  • 1992: Every Time You Say Goodbye (Union Station-ekin)
  • 1994: I Know Who Holds Tomorrow (The Cox Family-rekin)
  • 1995: Now That I've Found You: A Collection
  • 1997: So Long So Wrong (Union Station-ekin)
  • 1999: Forget About It
  • 2001: New Favorite (Union Station-ekin)
  • 2002: Live (Union Station-ekin)
  • 2004: Lonely Runs Both Ways (Union Station-ekin)
  • 2007: A Hundred Miles or More: A Collection
  • 2007: Raising Sand (Robert Plantekin)[4]
  • 2009: Essential Alison Krauss
  • 2011: Paper Airplane (Union Station-ekin)
  • 2017 - Windy city
  • 2019 - Home 2: The Boov Sequel
  • 2021 - Raise the Roof ( Robert Plantekin)
  • 1995 - Now That I've Found You: A Collection
  • 2007 - A Hundred Miles or More: A Collection
  • 2009 - Essential

Zuzeneko diskoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2002 - Live

Zinematografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2000 - O Brother! (down in the River to Pray abestiarekin)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]