Edukira joan

Avellino

Avellino
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Campania
ProbintziaAvellinoko probintzia
Izen ofizialaAvellino
Posta kodea83100
ISTAT kodea064008
HerriburuaAvellino (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak40°54′55″N 14°47′23″E / 40.9153°N 14.7897°E / 40.9153; 14.7897
Mapa
Azalera30,55 km²
Altitudea348 m
MugakideakAiello del Sabato, Capriglia Irpina, Contrada, Mercogliano, Montefredane, Summonte, Atripalda, Cesinali, Grottolella, Monteforte Irpino, Ospedaletto d'Alpinolo eta Manocalzati
Demografia
Biztanleria52.198 (2023ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea1.709 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0825
Katastro kodeaA509
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaAV
comune.avellino.it

Avellino (avelˈliːno ahoskatua) Italiako hiri bat da, Campania eskualdekoa; izen bereko probintziako hiriburua da. Napolitik 42 km ekialderantz dago.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Aiello del Sabato, Capriglia Irpina, Contrada, Mercogliano, Montefredane, Summonte, Atripalda, Cesinali, Grottolella, Monteforte Irpino, Ospedaletto d'Alpinolo eta Manocalzati.

BiztanleriaUrtea10.00020.00030.00040.00050.00060.0001860189019201950198020102040BiztanleriaBiztanleriaren eboluzioa Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. Datuen jatorria: 1961-1991 artean[1], 1991etik aurrera, ISTAT.[2]

Abellinum hiriaren gune zaharra Atripalda herritik hurbil sortu zuten, gaur egungo Avellinotik 4 km-ra. Samniotarrena zela, erromatarrek eskuratu zuten herria K.a. 293. urtean, Samnioko Hirugarren Gerratean. Erromatarren esku zegoela, izena behin baino gehiagotan aldatu zioten: Veneria, Livia, Augusta, Alexandriana eta Abellinatium.

K.a. 89. urtean Silak hainbat lurralde eta herri hartu zituen, hala nola Ponpeia, Ercolano, Stabia, Eclano, Abella eta Abellinum. Artean Abellinum ez zen hiria, baina Silaren soldaduek eraiki zuten hirigunea.

  • Selachoidei Museoa (Marrazoen Museoa)
  • Probintziako Irpino Museo Arkeologikoa
  • Arte Museoa
  • Elizbarrutiko Museoa
  • Ornogabeen Zoologia Museoa
  • Probintziako Pinakoteka

Irudi-galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]