Basalto plataforma
Basalto plataformak edo trappak munduko laba-erupzio handienetakoak dira, 2000 kilometro kubiko baino gehiagoko bolumenekoak betetzen dituztenak geologikoki epe laburrean (<1Ma). Erupzio bolkaniko handi baten edota erupzio segida batzuen ondorioz; lur hedadura handiak laba bolkanikoz estaltzen duen prozesuaren ondorioa da. Probintzia igneo handien parte da eta lurrean nahiz itsas hondoan sortu daitezke.[1][2][3]
Basalto plataformak, adibidez Indiako Dekkan eskualdekoak, askotan trappa ere deitzen dira, hauek erakusten duten morfologia esanguratsuagatik. Trappa hitza Suediako trappa hitzetik dator eta “eskailera” esan nahi du. Rampinok eta Stotherek hainbat basalto-plataforma aurkitu zituzten, baina gaur egun beste hainbat ezagutu dira, Ontong Java goi-ordokikoa adibidez. Egitura igneo handi hauek munduko bost suntsipen nagusiekin erlazionatu izan dira.[1]
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basalto plataformak, mantuko luma gorakor bat litosferara iristen denean sortzen dira. Ikertzaileen arabera, litosferara iristen den mantuaren zati hori inguruko mantua baino aberatsagoa da elementu arinagoetan eta beroagoetan. Lumako materialak gora egiten duen heinean, materialen fusio partziala ematen da. Sortu berri den magma hori, litosfera zeharkatu eta erupzioak eragiten ditu, lurrazalaren gainean laba basaltikozko jario handiak sortuz.
Basalto plataformak denbora geologiko laburrean sortzen dira, litosferara iristen diren mantuko luma gorakorren eragina laburra izaten baita.[4]
Plataforma motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurkitzen diren eremuak, estaltzen duten moduaren arabera, bi talde nagusitan bana daitezke:[5][6]
- Gainazal leunekoak: magmaren desgasifikazioa erraz gertatzen da, eta laba-fluxuek hedadura handiko gainazal nahiko homogeneoak osatzen dituzte; zenbait kasutan, erreka subterraneoak ere sor daitezke, eta fluxu oso handiak gainazalera irits daitezke.
- Gainazal kaotikokoak: desgasifikazio zailagoa da, gasak harrapatuta geratzen dira eta ondorioz, laba kanporatzean gainazala askoz irregularragoa eta hauskorra izaten da.
Eraginak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurunean eragina daukaten hainbat efektu planteatu dira, horien artean, berotegi efektuaren beroketa SO2 eta CO2 gasen ondorioz eta euri azidoa. Magma basaltikoak oso aberatsak izaten dira sufre disolbatuan. Hauek eragin zuzena izaten dute ozeanoen kimikan, zirkulazioan eta oxigenazioan.[7][8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) Richards, M. A.; Duncan, R. A.; Courtillot, V. E.. (1989-10-06). «Flood basalts and hot-spot tracks: plume heads and tails» Science 246 (4926): 103–107. doi:. ISSN 0036-8075. PMID 17837768. (kontsulta data: 2026-07-25).
- ↑ (Ingelesez) Clapham, Matthew E.; Renne, Paul R.. (2019-05-30). «Flood Basalts and Mass Extinctions» Annual Review of Earth and Planetary Sciences 47 (Volume 47, 2019): 275–303. doi:. ISSN 0084-6597. (kontsulta data: 2026-07-25).
- ↑ (Ingelesez) Berkley, John L. (2022). «Flood basalts | Geology | Research Starters | EBSCO Research» EBSCO (kontsulta data: 2026-07-25).
- ↑ (Ingelesez) White, R. S.; McKenzie, D.. (1995-09). «Mantle plumes and flood basalts» Journal of Geophysical Research (American Geophysical Union) doi:. ISSN 0148-0227. (kontsulta data: 2026-07-25).
- ↑ (Ingelesez) Duraiswami, Raymond A.; Gadpallu, Purva; Shaikh, Tahira N.; Cardin, Neha. (2014-04-15). «Pahoehoe–a′a transitions in the lava flow fields of the western Deccan Traps, India-implications for emplacement dynamics, flood basalt architecture and volcanic stratigraphy» Journal of Asian Earth Sciences 84: 146-166. doi:. ISSN 1367-9120. (kontsulta data: 2026-07-25).
- ↑ (Ingelesez) Duraiswami, Raymond A.; Sanklecha, Hardik; Monteiro, Aristle; Gadpallu, Purva; Sisolekar, Sonit. (2022-05-01). «Morphology, Textures and Thicknesses of Rubbly Pahoehoe Lavas from the ∼117 Ma Sylhet Traps, India» Journal of the Geological Society of India 98 (5): 591–599. doi:. ISSN 0974-6889. (kontsulta data: 2026-07-25).
- ↑ (Ingelesez) Clapham, Matthew E.; Renne, Paul R.. (2019-05-30). «Flood Basalts and Mass Extinctions» Annual Review of Earth and Planetary Sciences 47 (Volume 47, 2019): 275–303. doi:. ISSN 0084-6597. (kontsulta data: 2026-07-25).
- ↑ (Ingelesez) «Flood Basalts» www.geo.mtu.edu (kontsulta data: 2026-07-25).