Edukira joan

Before Present

Wikipedia, Entziklopedia askea

Before Present (laburtuta, BP), Oraina baino lehen esan nahi duen denbora eskala bat da, arkeologian, geologian eta beste arlo zientifikotan erabiltzen dena. "Oraina" hori 1950. urtean finkatu zen[1] eta urte hori hartu zen, beraz, erreferentziatzat, erradiokarbono bidezko datazioen erreferentziako urtea baita, zehazki 1950. urteko urtarrilaren 1.

Egutegi gregorianotik Before Present motako urteetara bihurketa egiteko Egutegi gregorainoko 1950-01-01 egun ahartzen de abiapuntu, eta BPtan jarri nahi dugun urtea lortzeko, 1950 urte kenduz. Alderantziko kasuan, kontratko bidea jarraitzen da.

Adibidez, 1000 BP urtea, 950 AD (K.o. 950) da gure ohiko egutegian; 1949 BP 1 AD (K.o, 1. urtea) da, eta 1950 BP, beraz, K.o. 1. urtea da, eta, 2000 BP, k.o. 51 .

Egutegien inguruko mugarri historiko batzuetako adibideak
Urte gregoriarra BP urtea Gertaera
K.a. 9701 11650 BP Pleitozenoa bukatzen da eta Holozenoa hasten.
K.a. 4714 6663 BP Juliotar egutegiaren sistemaren garaian: 0 eguna. Juliotar egutegiko 0 eguna, Greenwicheko eguerdian hasten da, K.a. 4713ko urtarrilaren 1ean, hau da: K.a. 4714ko azaroaren 24an, egutegi gregoriarrean.
K.a. 2251 4200 BP Meghalaiar aroaren hasiera, Holozenoaren azken estadioa.
K.a. 45 1994 BP Juliotar egutegia erabiltzen hasten da Erromatar inperioan
K.a. 1 1950 BP 0 urtea ISO 8601 sisteman
AD (edo K.o.) 1 1949 BP Oraingo Aroa eta Anno Domini aipamenaren bidez izendatzen den kronologiaren 1 urtea; Dioniso Halikarnasokoak Jesukritoren jaiotze urtearen inguruan eginiko estimazioan oinarrituta
1545 405 BP Linguae vasconum primitiae liburua argitaratzen du Bernard Etxeparek
1582 368 BP Egutegi gregoriarra erabiltzen hasten da Europan eta Amerikan
1950 0000 AP Before Present datatzeko sistema erabiltzen hasten da zientzian
2025 0075 AP Taula hau egiten da

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Arkeologia hiztegia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 33 or. ISBN 978-84-457-3478-0..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.