Edukira joan

Camille Decoppet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Camille Decoppet

Suitzako Konfederazioko presidente

1916ko urtarrilaren 1a - 1916ko abenduaren 31
Giuseppe Motta - Edmund Schulthess
Head of the Federal Department of Defence, Civil Protection and Sports (en) Itzuli

1914 - 1919
President of the Swiss National Council (en) Itzuli


Member of the Swiss National Council (en) Itzuli


Member of the Swiss Federal Council (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSuscévaz, 1862ko ekainaren 4a
Herrialdea Suitza
HeriotzaBerna, 1925eko urtarrilaren 14a (62 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gaixotasun zerebrobaskularra
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaLausanako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, epailea, abokatua eta legelaria
Lantokia(k)Berna
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaSuitzako Eliza Erreformatuak
Alderdi politikoa Free Democratic Party of Switzerland (en) Itzuli

Camille Decoppet (Suscévaz, 1862ko ekainaren 4aBerna, 1925eko urtarrilaren 14a) suitzar abokatu, bankari eta politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1916an.

1888an abokatu-azterketa gainditu eta bi urtez jardun zuen lanbidean. 1890etik 1896ra fiskala izan zen eta, ondoren, ordezko epailea, 1912ra arte.

Alderdi Erradikal Demokatikoan sartu zen eta Lausana eta Vaudeko kontseilu legegileetako kide izan zen. 1899tik 1912ra Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide izan zen. 1912tik 1919ra Suitzako Kontseilu Federaleko kide izan zen, eta Barne Arazoetako, Justizia eta Poliziako eta Militarreko sailak zuzendu zituen.

Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1916an.