Edukira joan

Carter Jenkins

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carter Jenkins

Bizitza
JaiotzaTampa, 1991ko irailaren 4a (35 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea

carterjenkins.com
IMDB: nm1334396 Allocine: 125832 Allmovie: p447666 TV.com: people/carter-jenkins
X.com: CarterJenkins Edit the value on Wikidata

Carter Mark Jenkins (Tampa, Florida; 1991ko irailaren 4a) estatubatuar aktore, zuzendari eta gidoilaria da.

Antzerki komunitarioan hasi zen antzezten, eta gero tokiko nahiz nazio mailako iragarkietan parte hartu zuen. Telebistako hainbat saiotan parte hartu du, hala nola Surface, Viva Laughlin, CSI saga, Without a Trace, Unfabulous, Life Is Ruff eta beste hainbatetan.

Valentine's Day filmean parte hartu zuen, Emma Roberts ek antzeztutako pertsonaiaren mutil-laguna interpretatuz. Bertan, harreman afektibo berriak deskubritzen dituzten nerabe bikote bat osatu zuten. Film horretan, Jenkins mundu mailako aktoreekin lan egin zuen, besteak beste, Jessica Alba, Julia Roberts eta Jessica Biel ekin.

2017 eta 2018 artean, Rebecca Serle k izen bereko eleberrian oinarritutako Famous in Love telesaileko protagonista izan zen, Freeform telebista-katerako.

Jenkins 1991ko irailaren 4an jaio zen Tampa, Florida hirian. Mary Elizabeth Sanders eta Eric Mark Jenkinsen hiru seme-alabetatik gazteena da. Carrollwood en hazi zen, Floridako estatu berean, eta bertan Independent Day School ikastetxean ikasi zuen.[1] Geroago, bere familia Sherman Oaks era, Los Angeles eko auzo batera, joan zen bizitzera.[2][3]

Anaia nagusi bat du, Renneker Jenkins, hura ere aktorea, eta ahizpa nagusi bat, Tiffany izenekoa. Keeping Up with the Steins filmeko bere pertsonaia bezala, Jenkins jatorri judu koa da,[4] eta hebrear eskola batera joan zen.[5]

Antzerki komunitarioan hasi zen lanean eta, ondoren, tokiko eta nazio mailako iragarkietan parte hartu zuen. Surface (2005–06) eta Viva Laughlin (2007) telesailetan protagonista izan zen, eta gonbidatu gisa ere agertu zen CSI: Miami, House, CSI: NY, Without a Trace, The Bernie Mac Show eta Unfabulous telesailetako ataletan. Era berean, Bad News Bears, Keeping Up with the Steins eta Life Is Ruff lanetan parte hartu zuen.[6]

2009 an, Aliens in the Attic filmean agertu zen, Tom Pearson pertsonaia nagusia interpretatuz. 2010ean, Valentine's Day komedia erromantikoan parte hartu zuen, Alex Franklin antzeztuz, Emma Roberts ek interpretatutako pertsonaiaren mutil-laguna.

2012an, Chris Colfer ek idatzi eta protagonizatutako Struck by Lightning komedia dramatikoan bigarren mailako rol bat izan zuen. 2015ean, Nightlight thriller naturaz gaindikoan paper nagusietako bat interpretatu zuen.[7]

2017 eta 2018 artean, Famous in Love telesaileko protagonista izan zen Freeform katean, Rainer Devon antzeztuz. 2020an, After zinema-frankiziako aktore taldearekin bat egin zuen.[8]

  • 2003 – The Honor System
  • 2004 – The Three Body Problem
  • 2005 – Bad News Bears
  • 2005 – Life Is Ruff
  • 2006 – Keeping Up with the Steins
  • 2006 – Think Tank
  • 2008 – A Day's Work
  • 2009 – Aliens in the Attic
  • 2009 – Arcadia Lost
  • 2010 – Valentine's Day
  • 2011 – JAW
  • 2012 – Struck by Lightning
  • 2012 – The Nevsky Prospect
  • 2012 – Happenstance
  • 2013 – Life Life in in Space Space
  • 2014 – Heavy Water
  • 2014 – Drink
  • 2015 – Nightlight
  • 2015 – Circle
  • 2015 – A Light Beneath Their Feet
  • 2015 – Tales from the Darkside
  • 2015 – Any Tom, Dick, or Harry
  • 2016 – Summer of 8
  • 2021 – After We Fell
  • 2022 – After Ever Happy
  • 2023 - After Everything
  • 2003 – The Bernie Mac Show
  • 2003 – Run of the House
  • 2003 – Jimmy Kimmel Live!
  • 2003 – Without a Trace
  • 2004–2005 – Unfabulous
  • 2004 – Everwood
  • 2004 – Oliver Beene
  • 2004 – Scrubs
  • 2005–2006 – Surface
  • 2005 – Lost
  • 2005 – CSI: NY
  • 2006 – CSI: Miami
  • 2006 – House
  • 2006 – The 4400
  • 2007 – Viva Laughlin
  • 2009–2010 – Lie to Me
  • 2014 – Chosen
  • 2014 – The Following
  • 2015 – Mad Men
  • 2015 - Tales from the Darkside
  • 2015 - Any Tom, Dick, or Harry
  • 2016 – Aquarius
  • 2016 - Sweet/Vicious
  • 2017–2018 – Famous in Love
  • 2020 - Doom Patrol
  • 2020 - Kappa Kappa Die
  • 2022 - Women of the Movement

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ .
  2. ↑ .
  3. ↑ .
  4. ↑ .
  5. ↑ .
  6. ↑ .
  7. ↑ .
  8. ↑ .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]