Edukira joan

Chicano

Wikipedia, Entziklopedia askea

Chicanoak Estatu Batuetan bizi diren mexikar jatorriko pertsonak dira. Hala ere, hitzak esanahi desberdinak hartzen ditu munduko toki desberdinetan. Hitza Chicano mugimenduan hedatu zen, batez ere mexikar jatorriko estatubatuarren artean, mugimenduaren gailurrean, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan.

Chicano hitza erabiltzen da, baita ere, lehen Mexikokoak ziren Estatu Batuetako lurraldeetan (Texas, Arizona, Mexiko Berria, Kalifornia, Utah eta Nevada batez ere) bizi diren hispanoak izendatzeko.

Chicano terminoak konnotazio negatiboak izan ditzake Estatu Batuetan, eta haren ordez mexiko-amerikar, hispano eta latino erabiltzen dira batzuetan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]