David Sharp
| David Sharp | |||
|---|---|---|---|
1887 - 1888 ← Robert McLachlan - Thomas de Grey, 6th Baron Walsingham (en) | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Towcester, 1840ko urriaren 18a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Brockenhurst, 1922ko abuztuaren 27a (81 urte) | ||
| Familia | |||
| Seme-alabak | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea | ||
| Hezkuntza-maila | Bachelor of Medicine (en) Kirurgiako Masterra Arte-masterra | ||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | entomologoa, medikua eta zoologoa | ||
| Jasotako sariak | |||
| Kidetza | Royal Society Royal Entomological Society (en) Royal Society Te Apārangi (en) Dumfriesshire and Galloway Natural History and Antiquarian Society (en) Londresko Zoologia Elkartea Londresko Linneoren Elkartea American Entomological Society (en) Société entomologique de France (en) Entomological Society of Washington (en) | ||
David Sharp (1840ko urriaren 18a - 1922ko abuztuaren 27a) mediku eta entomologo ingelesa izan zen, batez ere kakalardoetan aditua. Entomologiaren historiako artikulugile emankorrenetako bat izan zen, 250 lan baino gehiagorekin, horien artean 7 errebisio handi, eta kakalardo-arren egitura genitalari buruzko erreferentziazko lan bat. Zoological Record aldizkariaren editorea izan zen 30 urtez.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
David Sharp Towcesterren jaio zen eta haurtzaroan Stony Stratforden bizi izan zen. Hamabi urterekin, familia Londresera aldatu zen, eta Davidek han jaso zuen formakuntza gehiena. 1853an St. John's Foundation Schoolen sartu zen, Kilburnen. Hamazazpi urterekin aitari laguntzen hasi zen larru merkataritzan; garai beretsuan kakalardoak biltzen hasi zen, nagusiki Ken Wood basoan (Hampstead) eta Hammersmitheko paduretan, baita Deal eta Dover inguruko kostalde hareatsuetan ere. Negozioetan interesik ez zuenez, medikuntzako karrera hasi zuen.
St. Bartholomew Ospitalean bi urtez ikasi ondoren, Edinburgoko Unibertsitatera joan zen, eta han lizentziatu zen 1866an. Bi urte inguruz, lagun batekin lanean aritu zen. Ostean, Dumfrieseko (Eskozia) Crichton ospitale psikiatrikoan lanean hasi zen; horrekin batera, toki horretako Scientific, Natural History and Antiquarian Society elkartean sartu zen. Horrek entomologia garatzeko aukera eman zion, eta bere lehen artikulu zientifikoak argitaratu zituen. Bertan ezkondu zen, baita ere.
Garai horretan paziente aberats bat tratatzen ibili zen (William Cunninghame Graham Bontine, 1825-1883; Irlandako goseteen garaian buruan zauritu zuten, buruko arazo larriak eraginez); 1883an hil zenean, Sharp Ingalaterrara itzuli zen.[1] 1885ean Cambridgeko Unibertsitateko Zoologia Museoko kontserbatzaile gisa lanean hasi zen, eta han izan zen 1909 arte. Urte horretan Brockenhurstera erretiratu zen; han, berak eraikitako Lawnside etxean bizi izan zen 1922ko abuztuaren 27an hil arte.[2][3]
Ibilbide zientifikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sharp hainbat elkartetako kide izan zen: Londresko Entomologia Elkartea (1862tik), Zoologia Elkartea (1886), Linnean Society (1888), Royal Society (1890) hainbat ardura postu betez, eta nazioarteko elkarte entomologiko nagusiekiko harremana mantenduz. 1891ean Cambridgeko Unibertsitateak honoris causa gradua eman zion.[3]
Sharpek 250 artikulutik gora idatzi zituen, baita lan handiago batzuk ere.[4] Asko Entomologist's Monthly Magazine and Entomologist aldizkarietan agertu ziren, zeintzukin Sharpek kolaborazio estua zuen; halere, aldizkari ospetsuagoetan ere argitaratu zuen. Literatura entomologikoari egin zion lehen ekarpena Agathidium (Coleoptera) espezie britainiarrari buruzko lan bat izan zen, Londresko Entomologia Elkartearen aurrean irakurria 1865eko azaroaren 6an.
Edinburgon graduatu eta gutxira, Londresko Entomologia Elkarteak A Review of the British Species of Homalota (Coleoptera) argitaratu zion. 1873ko azaroan, berriz, gaztelaniazko artikulu bat argitaratu zuen: Especies nuevas de Coleópteros por Don David Sharp. Bertan bere lagun George Robert Crotchek eta Serafin Uhagonek Euskal Herrian jasotako intsektuak aztertu zituen. Gazterik hildako Crotchen obituarioa ere idatzi zuen Sharpek, Entomologists' Monthly Magazine aldizkariaren 11 zenbakian.
1892an A Scheme for a National System of Rest-Fund (or Pensions) for Working People ("Langileentzako Pentsio Sistema Nazional baterako eskema") idazlana ere argitaratu zuen, entomologiaz aparteko interesak ere bazituela bistaratuz.

Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sharpek bere garaiko britainiar naturalista gehienak ezagutzen zituen (Huxley, Bates, Alfred Russell Wallace, Buchanan White..). Herbert Spencerren lagun handia izan zen, eta 1904an artikulu bat idatzi zuen, The Place of Herbert Spencer in Biology izenekoa, Charles Darwinen irakaspenekin lotuz.
Hamazazpi edo hemezortzi urte zituela, Sharp aitarekin joan zen Suitzara, eta asko gozatu zuen bidaiaz. Handik urte batzuetara Charles Oberthurrekin egonaldia egin zuen Frantzian. Bere lagun Crotchen galera kolpe handia izan zen berarentzat: lan entomologiko asko elkarrekin egin baitzituzten New Forest, Rannoch eta Espainian. Sharpek askotan kontatzen zituen bidai hauetan gertatutako istorio dibertigarriak, janaria eta lo egiteko toki bila pasatutako zailtasunen kontura.
Brockenhursteko laborategi entomologikoan, Sharpek askotan Margaret Annie alabarekin lan egiten zuen, intsektuen bizitza edo anatomia ikertuz, batez ere koleopteroena. Sharp hil zenean kakalardo bilduma alabak hartu zuen.
Sharpen bildumarik handiena Londresko Historia Naturalaren Museoan dago. Bere liburutegia, berriz Cawthron Institutuak erosi zuen Nelsonen, Zeelanda Berrian.[5]
Argitalpen nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1869 A revision of the British species of Homalota. Transactions of the Entomological Society of London, 1869(2–3), 91–272.
- 1874 The Staphylinidae of Japan. Transactions of the Entomological Society of London 1874: 1–103. See also 1888
- 1876 Contributions to an insect fauna of the Amazon Valley. Transactions of the Entomological Society of London 1876: 27–424.
- 1880–1882 Monograph on Aquatic Carnivorous Coleoptera or Dytiscidae Scientific Transactions of the Royal Dublin Society 2: 1–800.
- 1888 The Staphylinidae of Japan. The Annals and Magazine of Natural History, (6)2,. 277–477. 1876
- 1882– 1886 (1882–1886) Staphylinidae. pp. 145–824. In: 1882–1887. Biologia Centrali-Americana. Insecta. Coleoptera. 1(2). London: Taylor & Francis, xvi+824 pp., 19 plates.
- 1887 Pselaphidae. pp. 1–46. In: 1887–1905. Biologia Centrali-Americana. Insecta. Coleoptera. 2(1). London: Taylor & Francis, xii+717 pp., 19 plates.
- 1891 Synteliidae. In: Biologia Centrali-Americana. Coleoptera, Insecta. Coleoptera. 2(1). London: Taylor & Francis. 438–440.
- 1896 – 1913 With Robert Cyril Layton Perkins and Alfred Newton Fauna Hawaiiensis.
- 1899 Some points in the classification of the Insecta Hexapoda, Proc. 4th Int. Congr. Zool., pp. 246–249
- 1912 with Frederick Arthur Godfrey Muir. The comparative anatomy of the male genital tube in Coleoptera. Transactions of the Entomological Society of London. III: 477-462, 36pls. p. 523, pl. 60, figs. 107–109, male genitalia.
Sharpek britainiar koleopteroen bi katalogotan ere lagundu zuen (Oliver Erichson Jansonekin, 1871n, eta William Weekes Fowlerrekin, 1893an).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Foster, G. N.; Close, R. E.. (2014-04-01). «The entomologist David Sharp and his unwitting benefactor William Bontine» Archives of Natural History 41 (1): 94–99. doi:. ISSN 0260-9541..
- ↑ Aiken, R. B.. (1985). «Yours Very Truly, D. Sharp: A Short Biography» Proceedings of the Academy of Natural Sciences of Philadelphia 137 (1): 2–4..
- 1 2 Lucas, W.J.. (1922). «David Sharp, M.A., M.B., F.E.S., etc. 1840–1922» The Entomologist 55: 217–221..
- ↑ Fery, Hans. (2013). «David Sharp (1840–1922) A bibliography and a catalogue of his insect names» Skörvnöpparn Supplement 4: 1–114..
- ↑ «Obituary Dr David Sharp, FRS» Nature: 521-522. 14 October 1922.