Dolors Montserrat
Dolores Montserrat Montserrat (San Sadurní de Noya, Bartzelona, Herrialde Katalanak, 1973ko irailaren 18a) kataluniar abokatu eta politikaria da, Alderdi Popularrekoa. 2019an, Europako Alderdi Popularreko Taldeko bozeramailea eta presidenteorde lanetan hasi zen. Espainiako Gobernuko Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroa izan zen 2016 eta 2018 urteen artean, eta Diputatuen Kongresuko diputatua izan zen Bartzelonan, IX, X, XI eta XII legealdietan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ama Dolors Montserrat Culleré enpresaria da, hauxe ere PPko politikaria.[1]
Dolors Montserratek jaioterrian egin zituen ikasketak, unibertsitate aurreko ikasketak Ameriketako Estatu Batuetan bukatu bazituen ere. Gero, Zuzenbidean lizentziatu zen Bartzelonako Abad Oliba-CEU Unibertsitatean, masterra egin zuen Bartzelonako Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikoko Eskolan. Beste hainbat programa egin zituen, hala nola, Ferrarako Unibertsitateak (Italia) emandako Nekazaritza Zuzenbide Komunitariokoa, Pompeu Fabra Unibertsitateak emandako Hirigintza eta Higiezinen Zuzenbideko graduondokoa, Bartzelonako Unibertsitateak emandako Bitartekaritza eta Negoziazioko graduondokoa, ESADEk emandako Higiezinen eta Hirigintzaren Zuzenbidekoa eta IESEk emandako Higiezinen Enpresen Zuzendaritzakoa.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997. urtean Hirigintza, Higiezin eta Ingurumen Zuzenbidean espezializatutako bulego propioan hasi zen lanean.
Politikari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdi Popularreko zinegotzia eta bozeramailea izan zen San Sadurní de Noyako Udalean 2007an, Kataluniako PPko Batzorde Exekutiboko kidea eta Bartzelonako probintzian diputatua 2008ko eta 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan. X. legegintzaldian, 2011ko abenduaren 13tik, Diputatuen Kongresuko hirugarren presidenteordea izan zen. 2012ko maiatzean, Kataluniako PPren Antolakuntza eta Gizarte Ekintzako Idazkariordetzan sartu zen, 13. Kongresuaren ondoriozko zuzendaritza birmoldatzeko helburuaz.[2][3]
2016ko azaroaren 4an Mariano Rajoyren gobernuan Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministro karguaren zina egin zuen. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren buru izan zen. 2018ko maiatzaren 29an Diputatuen Kongresuak haren kudeaketa integrala gaitzetsi zuen.[4]
2017ko abenduaren 21eko Kataluniako hauteskundeetan modu sinbolikoan itxi zuen Kataluniako Parlamenturako Alderdi Popularraren hautagaitza.
2019. urtean Europako hauteskundeetarako PPko zerrendaburu aukeratu zuten, diputatu hautatuz. Europako Parlamentuko kide gisa, Montserrat Ingurumen, Osasun Publiko eta Elikagaien Segurtasuneko Batzordeko kidea da eta Eskaeren Batzordeko presidentea.[5]
2025. urteko apirilean, Europako Alderdi Popularraren Kongresuaren bezperan, Manfred Weberrek iragarri zuen alderdiko idazkari nagusi izendatuko zuela, apirilaren 29an eta 30ean Valentzian egitekoa zen Kongresutik aurrera. Espainiako PPk Europako Alderdi Popularrean duen pisuaren ondorioz, ia definizioz, Espainiako eurodiputatu batek betetzen du postu hori. 20 urtez Antonio Lopez Isturiz izan zen.[6][7]
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Sadurní de Noyako Cavako Kofrade Gazteen Batzordeko presidentea izan da.
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Palós, Roger. (2024-05-24). «Dolors Montserrat, la candidata que no bebe café y sólo duerme tres horas (en campaña)» Ara en Castellano.
- ↑ «Tres catalans formaran part de la nova Mesa del Congrés (Katalanez)».
- ↑ «Dolors Montserrat Montserrat i Enric Millo guanyen pes en la nova direcció del PP». ara.cat, "05-05-2012". (Katalanez)
- ↑ Borraz, Marta. (29 de mayo de 2018). «El Congreso reprueba a la ministra de Sanidad e Igualdad por las "carencias y negligencias" de su gestión» Eldiario.es.
- ↑ «Dolors Montserrat, presidenta de la Comisión de Peticiones del Parlamento Europeo» RTVE.es 12 de julio de 2019.
- ↑ El líder del PP europeo aúpa a Dolors Montserrat a la secretaría general. .
- ↑ Antonio LÓPEZ-ISTÚRIZ WHITE. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Top 100 mujeres líderes: de Aitana Bonmatí a Rosalía» La Razón 2026-03-13 (kontsulta data: 2026-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las Top 100 Mujeres Líderes en España» El Español 2026-04-02 (kontsulta data: 2026-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las Top 100 Mujeres Líderes, reconocidas en su XIII edición en una gala organizada por Magas de El Español y emitida por Atresmedia» Atresmedia 2026-03-14 (kontsulta data: 2026-04-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1973ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Bartzelonarrak
- Bartzelonako unibertsitateko ikasleak
- Emakume abokatuak
- Kataluniako abokatuak
- Emakume politikariak
- Kataluniako politikariak
- Espainiako eurodiputatuak 2024-2029
- Espainiako eurodiputatuak 2019-2024
- Espainiako diputatuak XII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XI. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak X. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak IX. legegintzaldian