Elena Ledda
Itxura
| Elena Ledda | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Selargius, 1959ko maiatzaren 17a (67 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria, konpositorea eta egile abeslaria |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Elena Ledda (Selargius, 1959ko maiatzaren 17a) italiar abeslaria da, sardinieraz abesten duena.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cagliaritik gertu jaioa, oboe eta kantua ikasi zituen kontserbatorioan. Operarako egokia den soprano dramatikoaren tesitura du Leddak, baina bere jaioterriko Sardiniako folklore-kantuaren alde egin zuen, bere ibilbide artistikoa nagusiki musika-genero horretan zentratuz. Sardiniako Antzerki Kooperatibarekin lan egin zuen 1970eko hamarkadako azken urteetan. Birak egin ditu eta bere grabazioek "world music" izenekoaren generoan oihartzuna izan dute.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ammentos (1979)
- Is Arrosas (1984)
- Sonos (1989)
- Incanti (1993)
- Maremannu (2000)
- Amargura (2005)
- Lantias (2018)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Italieraz) Casti, Giacomo. (2018-11-26). Sardi, italiani? Europei: Tredici conversazioni sulla Sardegna e le sue identità. Mimesis, 217 or. ISBN 978-88-8353-980-0..