Family office

Family office familia-taldeen ondare handiak kudeatzeko eskema bat da. Eskema horren bidez, finantza-, higiezin- eta enpresa-inbertsioak egiten dira, zerga-arloko betetze-maila arautzen da eta oinordetza babesten da, plangintza globalari esker. Oro har, horrelako enpresak osatzen dituzten familia-taldeek ondare oso handia dute, ehun milioi estatubatuar dolarren parekoa edo handiagoa. Batzuetan familiarenak ez direnen parte-hartzea onartzen dute.[1][2]
Family office (FO) baten kontzeptu tradizionala familia bakar batek eta familia bakar batentzat zuzendutako enpresa batean oinarritzen da. Familia-ondarearen kudeaketa zentralizatzea du eginkizun nagusia. Helburua belaunaldien arteko ondarearen transferentzia ahalbidetzea da, bere hazkundea iraunaraziz.
Family Office inbertsio-plataforma bat izatearen helburu nagusiak hauek dira:
- Ondarea babestea
- Ondare-egituraren analisia eta ezarpena
- Kostuak eta erreferentzia-dibisa
- Oinordetzaren plangintza
- Ondarearen hazkundea
- Arrisku-profila
- Aktiboen esleipena
- Kudeatzaileak hautatzea
- Kudeaketa eta jarraipena.
Familia anitzeko Family Officeak ere badaude.
Lehenengo Family office DuPont izan zen. Éleuthère Irénée du Pont de Nemours, sortzailea 1834an hil ondoren, Family office moduko erakundea prestatu zuen, non bere hiru semeek bere aita zenaren bolbora-fabrika zuzentzeko ardura partekatzen zuten.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Frank, Robert. (2004-6-10). «How to Bank Like a Billionaire» The Wall Street Journal.
- ↑ (Ingelesez) «Family Offices» Investopedia.
- ↑ (Ingelesez) Gerstein, Bessie Gardner. (1920). E.I. Du Pont de Nemours and company, a history, 1802-1902. Boston Houghton Mifflin.