Fijiko hindi
| Fijiko hindi | |
|---|---|
| Fiji Hindi — फ़िजी हिंदी — Fiji Baat | |
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | 380.000 (1991) |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Indo-irandar hizkuntzak indo-ariar hizkuntzak Central Indo-Aryan (en) Western Hindi (en) Hindustanera | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza malgukaria |
| Alfabetoa | Devanagaria |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-3 | hif |
| Ethnologue | hif |
| Glottolog | fiji1242 |
| Wikipedia | hif eta hif-latn |
| Linguasphere | 59-AAF-raf |
| ASCL | 5217 |
| IETF | hif |
Fijiko hindi indo-ariar taldeko hizkuntza bat da. Fijin du sorburua, eta bertan finkatutako jatorri indiarreko 300.000 bat pertsonen ama hizkuntza da.
Adituen arabera hizkuntza hau oso ezberdina da Indian gehien mintzatzen den Hindi estandarrarekin konparatuz gero. Nederlandera eta Afrikaans arteko ezberdintasun maila antzekoa behintzat. Hizkuntzak bi aldaera nagusi ditu, batzuetan dialekto bezala sailkatuak, eta beste batzuetan hizkuntza bezala; Hindi bhojpurera eta hindi awadhiera, ingeles eta fijiera hitz ugariekin. Ozeano Bareko azentuarekin hitz egiten da.
Azkenaldian, eta fijiarren egoera politiko gatazkatsuaren ondorioz, Fijiko indiar ugari Australiara, Zeelanda Berriara, Estatu Batuetara zein Kanadara migratu dira, eta haiekin batera beraien hizkuntza eraman dute.