Gasolina

Gasolina (Hego Euskal Herriko euskaran)[1] edo ezantza (Ipar Euskal Herriko euskaran)[2] hainbat hidrokarburoren nahastea den petrolioaren eratorri bat da.
720 g/L dentsitatea du (gasolioa baino % 15 gutxiago). Litro bat gasolinak 34,78 megajouleko energia du, gutxi-gorabehera gasolioa baino % 16 gutxiago.
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasolina petroliotik lortzen da findegi batean. Oro har, destilazio zuzeneko naftatik lortzen da, hau da, petrolioaren parterik arinetik (gasak kontuan izan gabe). Petrolioaren parte astunen (hutseko gasolioaren) beste prozesu-unitate (FCC) bihurtzetik lortzen da Nafta.
Gasolina ehunka hidrokarburo-moten nahastea da, C4tik (butanoak eta butenoak) C11ra, adibidez, metilnaftalenora.
Gasolinaren errekuntza osatugabeak gas pozoitsuak sortzen ditu, hala nola karbono monoxidoa edo oxido nitrikoa. Adibidez:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «gasolina». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2026-04-28).
- ↑ «ezantza». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2026-04-28).