Glen Hansard
| Glen Hansard | |
|---|---|
(2016) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Glen James Hansard |
| Jaiotza | Dublin, 1970eko apirilaren 21a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | Dublin, 2026ko uztailaren 29a (56 urte) |
| Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Maire Saaritsa (en) |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | New York Film Academy (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa nederlandera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, kale-artista, abeslaria, egile abeslaria, musikaria, soinu banda konpositorea, zinema aktorea, gitarra-jotzailea, konpositorea, kanta-idazlea eta rock musician (en) |
| Lantokia(k) | Dublin |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | The Frames (en) The Swell Season Interference |
| Genero artistikoa | herri-musika Indie popa contemporary folk music (en) rock folk rock indie folk (en) indie rock |
| Ahots mota | baritonoa |
| Musika instrumentua | ukelelea ahotsa gitarra |
| glenhansard.com | |
Glen James Hansard (1970eko apirilaren 21a, Ballymun, Dublin – 2026ko uztailaren 29a[1]), irlandar kantautorea, abeslaria eta musikaria izan zen, 1990 urtetik aurrera The Frames rock taldearen abeslaria izandakoa. Dublinen hil zen, 56 urte zituela, Strawberry Beds eremuan, motorrarekin izandako istripu batean.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970ean jaio zen Dublinen. Hamahiru urterekin eskola utzi eta hiri erdiko Grafton Street kalean jotzen zuen gitarra, lagun talde batekin. 1991n Alan Parkerren The Commitments pelikulan Outspan Foster gitarra-jotzailearen papera antzeztu ondoren lortu zuen lehendabiziko ospea. Garai berean The Frames taldea sortu zuen. Taldeak arrakasta handia izan zuen Irlandako rock alternatiboaren esparruan 1990eko hamarkadan eta 2000ko hamarkadaren hasieran, "Revelate" edo "Star Star" bezalako kantu ezagunei esker.[2]
Nazioarteko ospea 2007an iritsi zitzaion, John Carney zuzendariaren Once film independentean protagonista gisa parte hartu zuenean. Hansardek eta Markéta Irglová kideak konposatutako soinu-bandak harrera bikaina izan zuen, eta "Falling Slowly" baladak Jatorrizko Abesti Onenaren Oscar saria eman zieten 2008an. Saria jasotzeko orduan emandako hitzaldiak laburbildu zuen bere filosofia: «Izan zaitezte ausartak, jarraitu amesten». Horren ostean, ‘The Swell Season’ proiektua bultzatu zuen eta bakarkako ibilbide sendoa garatu zuen, Europan zehar eta AEBn bira ugari eginez.[2]
Maire Saarista finlandiar olerkariarekin ezkonduta zegoen eta seme gazte bat zuen. Gizarte-ekimenetan parte hartzeagatik ere bazen ezaguna. Azken 15 urteetan, Gabon gauean Simon Community erakundearen aldeko diru-bilketak sustatu zituen Dublingo kaleetan, beste musikari batzuekin batera. Halaber, 2016an etxerik gabeko pertsonei babesa emateko Apollo House eraikinaren okupazioa publikoki babestu zuen.[2]
Azken asteetan, Hansardek ‘High Hope’ single berria kaleratu zuen eta uztailean bertan kontzertua eman zuen Dublingo Trinity Summer Series zikloan.[2]
Heriotzari erreakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere heriotzaren berri jakin ondoren, herrialdeko kultura arloko hainbat pertsonaiak eta ordezkari politikok Irlandako musikan utzitako ekarpena nabarmendu dute. Catherine Connolly Irlandako presidenteak saminez gogoratu du: «Glen Irlandako musikaren munduko eragile nagusietako bat izan zen, jendea zuzeneko musikaren inguruan biltzen zuena. Asko botako dute faltan bera ezagutu zutenek, baita bere lana ezagutu zuten guztiek ere». Nazioartetik, besteak beste, Bruce Springsteenek mezua zabaldu zuen sareen bidez: «Hemen, E Streeten, bihotza hautsita dugu Glen Hansarden heriotzagatik. Duela urte asko ezagutu genuen elkar Irlandan, eta beti izan zen musikari bikaina, lagun ona eta gizon eskuzabal nahiz atsegina».[2]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Another Love Song (1991)
- Fitzcarraldo (1995)
- Fitzcarraldo (1996)
- Dance the Devil (1999)
- For the Birds (2001)
- Breadcrumb Trail (2002) (zuzeneko diskoa)
- Set List (2003) (zuzeneko diskoa)
- Burn the Maps (2004)
- The Cost (2006)
Singleak eta EPak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Dancer (1991)
- Masquerade (1992)
- Turn On Your Record Player EP (1992)
- Picture of Love (1993)
- Angel at My Table (1994)
- Revelate (1995)
- Monument (1996)
- I am the Magic Hand (1999)
- Pavement Tune (1999)
- Rent Day Blues EP (1999)
- Come On Up to the House
- Lay Me Down (2001)
- Headlong (2002)
- The Roads Outgrown EP (2003)
- Fake (2003)
- Finally (2004)
- Sideways Down (2005)
- Happy (2005)
- Falling Slowly/No More I Love Yous (2006)
The Swell Season
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Swell Season (2006)
- Once Soundtrack (2007)
- Strict Joy (2009)
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Commitments (1991)
- Once (2007)
- Austin City Limits (2008)
- Ballymun Lullaby (2011) - Dokumentala
- Play (2011)
- Cyrano (2021)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Txekieraz) ČTK. «Při dopravní nehodě zemřel irský zpěvák Glen Hansard» ct24.ceskatelevize.cz (kontsulta data: 2026-07-29).
- 1 2 3 4 5 SL, TAI GABE DIGITALA. (2026-07-29). «Glen Hansard musikariaren heriotzak samina eragin du Irlandako jendartean eta musikagintzan» naiz: (kontsulta data: 2026-07-30).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgunea