Gomazko erraldoi
| Gomazko erraldoi | |
|---|---|
| model figure (en) | |
Gomazko erraldoi eta buruhandiak 21. mendean sortu den produktu mota bat da, bildumazaletasuna mota bat zabaldu dena Euskal Herrian, erraldoien irudien erreprodukzioekin.
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Figurak 23 zentimetro inguru garai izan ohi dira erraldoien kasuan, 17 zentimetro kiliki eta buruhandienean. Ekoizpenerako molde bat egiteko 3.000 eta 5.000 euro arteko gastua kalkulatu izan da 2025ean, eta figuren salmenta 18 eta 30 euro artean egon daiteke urte berean.[1]
Bi ekoizle nagusi zeuden 2025ean, Olentzero denda (1998an ekoitzi zuten lehena, eta mende laurdenaren buruan 150 iruditako katalogoa zuten) eta Gigantes Platero, biak Iruñekoak. Bakoitzak erraldoi sorta desberdinak ekoitzi eta saltzen ditu, herri bakoitzeko ohiko bikote eta multzoak. [2] [3] Udal eta konpartsa desberdinek ere ekoitzi izan dituzte euren figurak. [4] [5] [6]

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berasain Tristan, Kristina. (2025-07-18). «Erraldoi txikien arrakasta handia» Berria (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Olentzeroa.com» Olentzero Gigantes de goma (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ «Gigantes Goma» gigantesplatero.com (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ Bidasoako Erraldoiak gomazko bi erraldoi berriak eta ipuina aurkeztuko ditu igandean – Irunero. 2023-11-30 (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ Zarauzko Udala. (2022-06-21). «MARI ETA BASAJAUN ERRALDOIEN GOMAZKO ERREPLIKAK AURKEZTU DITU UDALAK» Zarautz (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ Elortza, Oihana. (2020-12-05). «Gebarako Katalinaren eta Iñigoren panpinak atera ditu Oñatzek - Oñati» Goiena.eus (kontsulta data: 2025-08-08).