Edukira joan

Haitzurdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marmola edo haitzurdina
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Marmola edo haitzurdina
Arroka metamorfikoaa
Mineral garrantzitsuak Kareharria
Dentsitatea 2,7 g/cm3
Maximoa >2,8 g/cm3
Minimoa <2,6 g/cm3

Haitzurdin edo marmola kareharria metamorfizatzean sortzen den harri metamorfikoa da. Oso erabilia arkitektura eta ertian (batez ere eskulturan) arroka.

Grekerazko μάρμαρον (mármaron) hitzetik dator eta "harri beirakara" edo "harri distiratsua" esan nahi du, baina izenaren jatorria lehenagokoa dela esaten duenik ere badago.

Arroka sedimentario karbonatatuen eraldaketaz sortzen da, kareharritik edo dolomiatik batez ere, izan ere haitzurdinaren osagarri nagusia kaltzio karbonatoa baita, %90 gutxienez. Mineral osagarriak ere ager daitezke, grafitoa, klorita, talkoa, mika, kuartzoa, pirita, korindoia, granatea eta zirkonita kasu. Harri sedimentarioak zenbat eta kaltzio karbonato portzentaje handiagoa eduki, hainbat eta zuriagoa izango da haitzurdina, aldiz buztin, harea edo burdin oxidatu trazak baditu haitzurdinak hainbat kolore azalduko ditu. Magnesio kopurua handia bada koloreak berderantz joko du.

Haitzurdin-motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira haitzurdin-mota ezagunenak, tartean Euskal Herriko haitzurdina ere badago, Markinako marmol beltza.

HaitzurdinaKoloreaKokapena
Carrarazuria edo urdin-grisaItalia Carrara
ConnemaraberdeaIrlanda Connemara
Creolezuria eta urdina/beltzaAmeriketako Estatu Batuak Pickens konderria (Georgia)
EtowaharroxaAmeriketako Estatu Batuak Pickens konderria (Georgia)
Markinako beltzabeltzaEuskal Herria Markina
MurphyzuriaAmeriketako Estatu Batuak Pickens eta Gilmer (Georgia)
Parososo zuriaGrezia Paros
Pentelikooso zuriaGrezia Penteliko eta Atika
Purbeckgris/marroiaIngalaterra Purbeck uhartea
RuskealazuriaErrusia Ruskeala (Karelia)
Rușchițazuria edo gorrixkaErrumania Poiana Ruscă mendiak
Sienahoria eta morea/gorria/urdina/zuriaItalia Siena
SiveczuriaIpar Mazedoniako Errepublika Prilep
Suediako berdeaberdeaSuedia Kolmården
SylacaugazuriaAmeriketako Estatu Batuak Talladega konderria (Alabama)
VermontzuriaAmeriketako Estatu Batuak Proctor (Vermont)
Yuleoso zuriaAmeriketako Estatu Batuak Marble (Colorado)
WunsiedelzuriaAlemania Wunsiedel
MakranazuriaIndia Makrana (Rajastan)
Taj Mahal.

Bereziki preziatua izan da eskulturgintzan eta arkitekturan.

Eskulturak antzinatik egin izan dira haitzurdinez hainbat arrazoirengatik; lantzeko erraza da, material homogeneoa da eta apurtzeko zaila ere bada. Daukan errefrakzio indizeari esker argi izpiak hainbat milimetro sartzen dira harriaren barnean eta eskulturek "bizirik" dauden antza ematen dute.

Arkitekturan ere hamaika eraikin egin dira haitzurdinez, denetan ezagunena Taj Mahal da, Indiako Agra hirian dagoen mausoleoa. Bitxikeria gisa aipatu Turkmenistango hiriburua den Asgabat hiria 2013ko Errekorren Guinness Liburuan agertzen dela munduan haitzurdinezko eraikin kopuru handiena duen hiria delako.

Mundu mailako ekoizle nagusiak lau herrialde dira, hauen artean %50a baino gehiago ekoizten baitute. Italia da nagusi (mundu guztiko %20a), ondoren Txina (%16a), India (%10a) eta Espainia (%6a).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]