Edukira joan

Hedda Anderson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hedda Anderson

Bizitza
JaiotzaQ10433712 Itzuli, 1832ko ekainaren 4a
Herrialdea Suedia
HeriotzaEngelbrekt church parish (en) Itzuli eta Stockholm City (en) Itzuli, 1912ko apirilaren 2a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta School Founder (en) Itzuli
KidetzaNya Idun (en) Itzuli
Ezizena(k)Hedda

Hedvig (Hedda) Elisabet Anderson, jaiotzez Freudenthal, (Botilsäter parrokia, Värmlandeko konderria, 1832ko ekainaren 4a – Engelbrekt parrokia, Stockholmgo konderria, 1912ko apirilaren 2a)[1] suediar idazle eta irakaslea izan zen. Haurrentzako liburu ugari argitaratu zituen, hainbat kulturatako ipuin bildumak barne. Bere idazlan batzuk eskoletan irakasteko erabiltzen ziren.

Hedda Freudenthal 1832ko ekainaren 4an jaio zen Värmlandeko konderriko Botilsäter parrokian.[2][3] Knut Freudenthal errotako kudeatzailearen eta haren emazte Anna Elisabet Eriksonen alaba zen.[3] 1834an bere familiak porrot egin zuen eta Säfflera joan zen bizitzera.[2] Urte batzuk geroago, Anderson bere aitaren aldeko osabarekin bizitzera bidali zuten, Tösseko parrokiako errektorea zena.[2] Fededunen artean hazi zen, bere kabuz ikasi zuen, pedagogiarekiko interesa goiz piztu zitzaion, eta horrek irakasle izatera bultzatu zuen.[3] 19 urte zituela, irakasle partikular gisa hasi zen lanean hainbat familiatan.[2]

1867an, Anderson Kristinehamnera joan zen Johan Elis Andersonen alabari irakasteko.[2] 1873an Andersonekin ezkondu zen. Kristinehamnen zegoela, nesken ikastetxe bat sortu zuen eta bertako zuzendaritzako kide izan zen.[3] 1880ko hamarkadan, Arbetarens vän eta Linnea egunkarietan kolaboratu zuen.[2]

1888an alargun geratu zen eta Stockholmera joan zen bizitzera, non Anna Sandströmek sortutako nesken ikastetxe pribatuan lan egin zuen.[2][3] 58 urte zituela, literatur ibilbideari ekin zion eta liburu ugari argitaratu zituen.[2][3][4] Bere lanak pertsona arrunten bizitzan zentratu ziren batez ere. 1891n, P. A. Norstedt & Söner argitaletxeak Rolfs sommarferier argitaratu zuen, Andersonen lehen haurrentzako liburua.[2] Beste bi liburu, Rolfs nya kusiner eta Ur moster Lottas brefsamling, 1892an eta 1895ean kaleratu ziren.[2] Hurrengo urteetan beste hainbat liburu idatzi zituen: Sagokvällar hos Moster Lotta, Stadsflickor på landet eta Lilla Lisa och hennes fosterbröder. Från bokhyllan : läsning för hemmet och skolan haurrentzako ipuin laburren antologiaren editorea ere izan zen.[2]

1890eko hamarkadan, Andersonek Greziako eta Ipar Europako herri-ipuinen bildumak plazaratu zituen, herrialde osoko hainbat aldiz berrargitaratu zirenak.[2][4] Ikasliburuen egilea ere izan zen. Svenska språköfningar för skolans lägre klasser ikasliburua (1895) Suediako zein Finlandiako eskoletan erabili zen.[2][3][4] Beste idazle batzuen lanak ere itzuli zituen, hala nola Leopold Budderen Dødens Gudsøn eta Elizabeth Wetherallen The Great Wide World.[2] 1896an, Nya Idun emakumeen kultur elkarterako hautatua izan zen, eta 1899an Stockholmgo Irakasleen Goi Mailako Seminario Pribatuaren sortzaileetako bat izan zen.[2]

Anderson Stockholmgo konderrian hil zen 1912an.[3]

Fikziozko idazlanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Berättelser ur gamla testamentet för barn (1891)
  • Rolfs sommarferier (1891)
  • Berättelser ur nya testamentet för barn (1892)
  • Rolfs nya kusiner : (hufvudsakligen afsedd för barn om 7-10 år) (1892)
  • Nordiska sagor : berättade för barn (bi liburukitan, 1893-1896)
  • Norska konungasagor (1894)
  • Grekiska sagor (1895)
  • Ur moster Lottas brefsamling (1895)
  • Sagokvällar hos Moster Lotta : sagor ordnade för samläsning (1897)
  • Stadsflickor på landet (1899)
  • Lilla Lisa och hennes fosterbröder : berättelse för barn (1901)
  • Från Nordens, Greklands och Roms sagotid (1905)
  • Sagor om trojanska kriget och dess hjältar (1905)
  • Svenska språköfningar för skolans lägre klasser : efter en amerikansk metod (1895)
  • Svenska språköfningar för folkskolan (1896)
  • Bibelstunder med barnen (1898)
  • Kristendomsundervisningen i småskolan (1903)
  • Den kristna tros- och sedeläran (1906)
  • Från bokhyllan : läsning för hemmet och skolan (bost liburukitan, 1900)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Suedieraz) Åhlén, Bengt. (1942). «Anderson, Hedvig (Hedda) Elisabet» Svenskt författarlexikon. (1. argitaraldia) Rabén & Sjögren, 32-33 or. (kontsulta data: 2025-03-22).
  2. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 (Ingelesez) Rydberg, Anette. «Hedvig (Hedda) Elisabet Anderson» Svenskt kvinnobiografiskt lexikon 2021-01-23 (kontsulta data: 2025-03-22).
  3. 1 2 3 4 5 6 7 8 (Suedieraz) «Hedvig (Hedda) E Anderson (f. Freudenthal)» Svenskt biografiskt lexikon (kontsulta data: 2025-03-22).
  4. 1 2 3 (Suedieraz) «Hedda Anderson f. Freudenthal» Föreningen Värmlandslitteratur (kontsulta data: 2025-03-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]