Edukira joan

Julene Bouzo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julene Bouzo

Bizitza
JaiotzaErmua, 2003ko ekainaren 4a (23 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak gorako jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14956542 Edit the value on Wikidata

Julene Bouzo Agirregomezkorta (Ermua, Bizkaia, 2003ko ekainaren 4a) bizkaitar atleta da, gorako jauzia diziplinan trebatua. Bere ibilbidean zehar Bizkaiko zein Euskadiko txapelduna izandakoa da eta Espainiako txapeldunorde eta txapeldun.[1][2][3][4]

Aitor Bouzo futbolariaren[5] eta Ainhoa Agirregomezkorta eskubaloi jokalariaren alaba, 7 urte zituela hasi zen azken kirol horretan jokatzen, Anaitasuna Ikastolaren eskubaloi taldean. Entrenamenduak amaituta, atletismoa egiten ari zirenak ikustera joaten zen eta hantxe piztu zitzaion kirol horrekiko jakinmina.[6] 10 urteko neskatoa zen atletismoan hasi zenean, modalitate desberdinetan arituz eta Ermuko Errotabarri eskubaloi taldean jokatzearekin tartekatu zuena.[7][8][9]

2017tik Bidezabal Durango Atletismo Taldeko kidea da.[10] Altuera-jauzian, besteak beste, 18 urtetik beherakoen modalitatean, 2020an Tarragonan ospatutako Espainiako Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen; 20 urtetik beherakoenean, 2021ean Antequeran burututakoan, zilarrezkoa eta urte berean Euskadiko txapelduna izan zen, azken biotan 1,70 metroko langaren gainetik saltatuz.[2][11][12]

2023an, 23 urtetik beherako nesken kategorian, Antequeran ospatutako Espainiako 37. Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen, 1,73n jarritako langa bigarren saiakeran gainditu ostean, sailkapenean bigarren geratutako atletarekin berdinduta.

2023ko uztailan Tarragonan ospatutako 23 urtetik beherakoen Espainiako 38. Txapelketan brontzezko domina lortu zuen ere.[13][14]

2025eko otsailean, Sabadellen lehiatutako 23 urtetik beherakoen Espainiako Short Track Txapelketan urrea lortu zuen, 1,76 metroko langa eta bere marka pertsonala gaindituz.[3][4]

  • 2021ean Ermuko Mikologia taldeak urteko kirolari esanguratsuena bezala izendatu zuen eta urriko Mikologia Jardunaldietan omendu zuten

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «- atletismoErmua» atletismoermua.azurewebsites.net (kontsulta data: 2022-04-29).
  2. 1 2 Elkartea, Euskal Birusa. «Drogetenitturri, 298 zenbakia (2021eko martxoa) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (kontsulta data: 2022-04-29).
  3. 1 2 «Julene Bouzo Agirregomezkortak urrea lortu du Espainiako txapelketan - Ermua» drogetenitturri.eus (kontsulta data: 2025-02-10).
  4. 1 2 (Gaztelaniaz) DURANGON. (2025-02-12). «La atleta del Bidezabal Julene Bouzo se corona campeona de España de salto de altura» durangon.com (kontsulta data: 2025-02-12).
  5. «Aitor Bouzo, Aitor Bouzo Guerenabarrena - Footballer» www.bdfutbol.com (kontsulta data: 2022-04-29).
  6. ENTREVISTA A JULENE BOUZO BIDEZABAL BRONCE NACIONAL DE ALTURA SUB18. (kontsulta data: 2022-04-29).
  7. (Gaztelaniaz) BOUZO AGIRREGOMEZKORTA, JULENE -. (kontsulta data: 2022-04-29).
  8. (Gaztelaniaz) «Convocadas Seleccion Bizkaia Infantil Femenino 14-2-16» ERROTABARRI ESKUBALOIA (no oficial) 1455360406 (kontsulta data: 2022-04-29).
  9. Elkartea, Euskal Birusa. (2021-02-23). «Drogetenitturri, 297 zenbakia (2021eko otsaila) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (kontsulta data: 2022-04-29).
  10. (Gaztelaniaz) «[dotb.eus Julene Bouzo, del Bidezabal AT, Campeona Absoluta de Euskadi en salto de altura | dotb Durangaldeko Telebista»] dotb.eus 2021-02-01 (kontsulta data: 2022-04-29).
  11. (Gaztelaniaz) «La ermutarra Julene Bouzo, subcampeona de España» El Diario Vasco 2021-03-09 (kontsulta data: 2022-04-29).
  12. «Hasiera - ERMUA BHI» ermuabhi.hezkuntza.net (kontsulta data: 2022-04-29).
  13. «- atletismoErmua» atletismoermua.azurewebsites.net (kontsulta data: 2023-09-24).
  14. (Gaztelaniaz) «Montañés y Caballero, oro y plata en el Campeonato de España sub23 de atletismo» www.diaridetarragona.com (kontsulta data: 2023-09-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]