Edukira joan

Laila Ali

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laila Ali

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLaila Amaria Ali
JaiotzaMiami Beach, 1977ko abenduaren 30a (48 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
Familia
AitaMuhammad Ali
AmaVeronica Porsche Ali
Ezkontidea(k)Curtis Conway (en) Itzuli
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaSanta Monica College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria eta telebistako pertsona ospetsua
Lateralitateaorthodox stance (en) Itzuli
Pisua72,5 kilogramo
Altuera179 zentimetro
Jasotako sariak
Ezizena(k)She Bee Stingin', Madame Butterfly eta Pretty Baby
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaislama

lailaali.com
IMDB: nm1296595 Facebook: LailaAli X.com: TheRealLailaAli Instagram: thereallailaali Musicbrainz: 21a119d4-e637-4929-9e40-99edd07bd692 Edit the value on Wikidata

Laila Amaria Ali (Miami Beach, Florida, AEB, 1977ko abenduaren 30a) boxeolari profesional ohia eta aktorea da. Muhammad Ali boxeolari ospetsuaren alaba da.[1][2][3][4]

Gurasoak Muhammad Ali boxeolari ospetsuaren alaba, bere hirugarren emazte Veronica Porsche Alirekin izan zuen bigarren alaba izan zen, eta guztira izan zituzten bederatzietatik ospetsuena. Business ikasketak egin zituen Santa Monica Collegen, eta boxeolaria izan aurretik, manikura-areto bat izan zuen Kalifornian.

Boxeo ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999 urteko abenduaren 8an, Alik lehenengo borrokan eta lehenengo round-ean knock-out utzi zuen April Fowler aurkaria. Zortzi garaipen jarraian lortu zituen, eta horrek George Foremanen alabaren, Freeda Foremanen, edo Joe Frazierren alabaren, Jackie Frazier-Lyderen, aurkako borrokari buruzko iruzkinak ekarri zituen. Azkenik, 2001 urteko ekainaren 8an, Alik eta Frazierrek borrokaldia sinatu zuten Ali/Frazier IV izenekoa, gurasoen borroken trilogia famatuari erreferentzia eginez. Alik zortzi round-etan irabazi zuen, epaileen gehiengoak halaxe erabakita.

Urtebete geroago, 2002 urteko ekainaren 7an, Alik Shirvelle Williams garaitu zuen sei round-etan. IBA titulua irabazi zuen Suzette Taylor bi round-etan borrokatik kanpo utzi ibaitzuen, Las Vegasen, abuztuaren 17an. Azaroaren 9an, titulu hori beretzat hartu eta UBC / WIBA eta IWBF gerrikoak eskuratu zituen, Valerie Mahfood munduko txapeldunaren aurka Las Vegasen zortzi round-etan lortutako garaipenari esker.

2003 urteko ekainaren 21ean, Alik titulua mantendu zuen Mahfooden aurkako errebantxan, sei roundetan gainditu baitzuen knock-out teknikoarengatik. Ekainaren 30ean iragarri zuten Christy Martinen aurka borrokatuko zela abuztuaren 23an. Alik garaitu zuen, Martin laugarren round-ean knock-out utzi baitzuen.

2004. urtea Alik Gwendolyn O'Neil guyanarraren aurkako borrokaz hasi behar zuen, Abuyan (Nigeria). Hala ere, borroka bertan behera geratu zen Alik jakin zuenean hegazkin-konpainiek ez zutela harako hegaldirik egun horietarako.

Urte bereko uztailaren 17an, munduko titulua mantendu zuen, Nikki Eplion lau round-etan borrokatik kanpo utzi zuenean. Hamahiru egun geroago, Monica Nuñezekin bederatzi round-etan amaitu zuen, Louisvillen, bere aitaren jaioterrian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «BoxRec: Login» boxrec.com (kontsulta data: 2025-08-19).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) «Las Mejores Boxeadoras: Laila Ali - Morales Box» www.moralesbox.com 2024-06-28 (kontsulta data: 2025-08-19).
  3. ↑ (Gaztelaniaz) Z, Jaime Rodríguez. (2024-06-10). «TELECINCO - televisión a la carta, series y entretenimiento» Telecinco (kontsulta data: 2025-08-19).
  4. ↑ «Laila Ali box» Bing (kontsulta data: 2025-08-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]