Laplaceren transformazio

Matematikan, Laplaceren transformatua, Pierre-Simon Laplace zientzialari frantsesaren ohorez izendatua, aldagai errealeko funtzio bat (normalean ) aldagai konplexuko funtzio batera bihurrarazten duen transformatua integrala da.
Lehenengo funtzioa, gehienetan , denbora-eremuan egoten da definitua; bigarren funtzioa, aldiz, maiztasun-eremuan egon ohi da definitua, alegia, -eremu notazioaz ezagutzen den horretan.
Laplaceren transformatuak hainbat erabilera ditu zientzia eta ingeniaritzako esparruetan, ekuazio diferentzialak ebazteko tresna baita.[1] Partikularki, ekuazio diferentzial arruntak ekuazio aljebraiko bihurtzen ditu eta konboluzioa, biderketa.[2][3] funtzio egokietarako, Laplaceren transformatua hurrengo integrala da:
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pierre-Simon Laplace astronomo eta matematikariaren oroimenez izendatua izan zen Laplaceren transformatua, hark probabilitate teoriarako antzeko transformatua bat erabili baitzuen.[4] Laplacek funtzio sortzaileen erabilerari buruz luze idatzi zuen Essai philosophique sur les probabilités (1814) liburuan, zeinen ondorioa Laplaceren transformatuaren forma integrala izan zen.[5]

Gaur egun z-transformatua deitzen denaren antzekoa zen Laplaceren funtzio sortzaileen erabilera, baina Laplacek ez zien kasu handirik egin aldagai jarraituei, Niels Henrik Abelek ikertu zuena.[6] Teoria hori geroago garatu zuten Mathias Lerch[7], Oliver Heaviside,[8] eta Thomas Bromwichek[9] XIX. eta XX. mendeetan.
Laplaceren transformatuaren gaur egungo erabilera hedatuena (nagusiki ingeniaritzan) Bigarren Mundu Gerran sortu zen,[10] eta lehenagoko Heavisideren kalkulu operazionala ordezkatu zuen. Laplaceren transformatuaren abantailak Gustav Doestchek[11] nabarmendu zituen, eta badirudi beronek ezarri zuela Laplaceren transformatua izena.
1744tik aurrera, Leonhard Eulerrek era honetako integralak ikertu zituen:Ekuazio diferentzialen ebazpen bat lortu nahian; baina gai hori asko garatu gabe utzi zuen.[12][13] [14]Eulerren mireslea zen Joseph Louis Lagrange, bere probabilitatearen dentsitate-funtzioei buruzko lanean, ondorengo erako adierazpenak ikertzen aritu zen:Zenbait historialariren ustez, aurreko adierazpen horiek Laplaceren transformatuaren teoriaren barruan kokatu beharko lirateke.[15][16]
Era horretako integralek Laplaceren arreta piztu zuten 1782an, eta integralak ekuazioen soluziotzat hartzen hasi zen.[16] Alabaina, 1785an, integral erako soluzioak bilatu beharrean, aurrerako pauso bat eman eta transformatuak erabiltzen hasi zen geroago erabiliko zen eran. Horrela, ondoko era honetako integralak erabili zituen (Mellinen transformatuaaren antzeko zirenak):Integral horiek erabili zituen ekuazio diferentzial oso bat transformatzeko, eta horrela transformatuaren soluzio bat bilatzeko. Orduan, hurrengo urratsa egin zuen Laplacek: Laplaceren transformatua era berean erabiltzen hasi zen eta, zenbait propietate deribatuz, transformatuak izan zezakeen potentzialaz ohartu zen.[17]
Laplacek onartu zuen halaber difusio ekuazioa ebazteko Joseph Fourierrek erabilitako Fourierren serieen metodoa eremuko esparru mugatu batean bakarrik aplikatu ahal zela; soluzioak periodikoak baitziren. 1809an, Laplacek bere transformatua erabili zuen mugarik ez zuten soluzioak aurkitzeko.[18]
Definizio formala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]funtzio baten Laplaceren transformatua, edozein zenbaki errealetarako definituta, funtzioa da, zeina transformatua unilaterala den hurrengo moduan definiturik:non maiztasun parametro konplexua den,
eta zenbaki errealak izanik.
Laplaceren transformatua adierazteko beste notazio bat izan daiteke, -ren ordez.[19]
Integralaren existentziarako, lokalki integragarri izan behar da tartean. Lokalki integragarri diren funtzioak, zeinak infinituan ahultzen diren edo esponentzialak diren (), Lebesgueren integral zuzentzat har daitezke. Hala ere, hainbat aplikaziotarako, integral hori infinituan integral inpropiotzat hartuko dugu, zeinak konbergentzia baldintzatuta duen.
Borelen neurketa finitu baten () Laplaceren transformatua honela defini daiteke:[20]. Kasu berezi bat daukagu probabilitate neurketa bat denean, adibidez, Diracen delta funtzioaren kasuan. Analisi diferentzialean, neurketa baten Laplaceren transformatua probabilitate-dentsitate funtziotik datorrela suposatuko da. Kasu horretan, Laplaceren transformatua hurrengo moduan adieraziko da, sor daitezkeen nahasketak ekiditeko:Limite horrek adierazten du 0an kokatuta dagoen edozein masa puntual guztiz sartuta dagoela Laplaceren transformatuan. Hala ere, Lebesgueren integrala erabiliz gero, ez litzateke beharrezkoa izango limite hori hartzea, modu zuzenago batean erlazionatzen delako Laplace-Stieltjesen transformatuarekin.
Laplaceren transformatua bilaterala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Laplaceren transformatua" aipatzen denean besterik gabe, transformatua unilaterala ulertzen da. Beste aukera bat Laplaceren transformatua definitzeko, Laplaceren transformatua bilaterala edo aldebiko Laplaceren transformatua izan daiteke, integrazio limiteak ardatz erreal osora zabalduz. Hori eginez gero, orokorra den transformatuaren definizio unilaterala transformatua bilateralaren kasu berezi bat bihurtzen da (non transformatzen den funtzioaren definizioa biderkatzen den bider maila-funtzioa).
Laplaceren transformatua bilaterala honela defini daiteke:-ren ordez, adieraz daiteke.
Laplaceren transformatuaren alderantzizkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi funtzio integragarrik Laplaceren transformatua bera izango dute, baldin eta haien arteko diferentzia zero multzo bat bada Lebesgue neurketan. Horrek alderantzizko transformatua bat dagoela esan nahi du transformatuaren tartean. Izatez, Laplaceren transformatua funtzio injektiboa da funtzio-espazio batetik bestera, nahiz eta tartearen bereizketa zaila izan.
Kasu horietan, Laplaceren transformatuaren irudia konbergentzia eremuko funtzio analitikoen eremuan aurkitzen da. Laplaceren transformatuaren alderantzizkoa hurrengo integral konplexua itzuliko du, izendatzeko hainbat modu dauzkana (Bromwich integrala, Fourier-Mellin integrala, eta Mellinen alderantzizko formula):non zenbaki erreal bat den, integrazio eremua -ren konbergentzia eremuan egon dadin. Erabiltzen den gehienetan eremua itxia izan daiteke, Cauchyren hondarraren teorema aplikatzeko aukera emanez. Posten inbertsio formula beste formula aukera bat Laplaceren alderantzizko transformatua kalkulatzeko izan daiteke, limitea ahul-*topologian bilatuz.
Praktikoki, orokorrean, erabilgarriagoa da Laplaceren transformatua taulatik ateratako ezagunak diren funtzioen transformazioetan banantzea, eta alderantzizkoa ikuskatuz eraikitzea.
Probabilitate teoria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Probabilitate puruan eta aplikatuan, Laplaceren transformatua itxarondako baliotzat defini daiteke. ausazko aldagaia izanik,
dentsitate-funtzioa duena, hurrengoa izango da f-ren Laplaceren transformatua:Hitzarmenez, horri ausazko aldagaiaren Laplaceren transformatua deitzen diogu. s aldagaia -z ordezkatuz gero, -ren momentu sortzaile funtzioa lortuko da. Laplaceren transformatua nabarmenki erabiltzen da probabilitate teorian, prozesu estokastikoak barne hartuz, esate baterako, Markov prozesua.
Laplaceren transformatua baliagarria da banaketa-funtzioa berreskuratzeko, ausazko aldagai jarraituarena hain zuzen, hurrengo moduan erabiliz:[21]
Konbergentzia eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]lokalki integragarria den funtzioa izanik, Laplaceren transformatuak konbergitu egingo du ondorengo limitea existitzen bada:
Ondorengo integrala Lebesgueren integral propio bezala existitzen bada, Laplaceren transformatuak absolutuki konbergituko du:Laplaceren transformatua, orokorrean, baldintzazko konbergentea da, hau da, azaldutako lehenengo zentzuan konbergituko du, baina ez du zertan bigarren zentzuan.
-k absolutuki konbergitzeko har ditzakeen -ren balioak edo erakoak dira, non konstante erreal hedatua den eta (konbergentzia teorema menderatuaren ondorio). konstantea konbergentzia absolutuaren abzisa izenez ezagutzen da, eta -ren handitze portaeraren araberakoa da.[22] Era berean, aldebiko Laplaceren transformatuak absolutuki konbergitu egiten du tarte batean, eta ziurrenik eta zuzenak ere barne hartuko ditu.[23] Konbergentzia absolutuko eremua Laplaceren transformatuak absolutuki konbergitu egiten dueneko -ren balio tartea izango da. Laplaceren transformatua analitikoa da konbergentzia absolutuko eremuan, Fubbiniren teoremaren eta Moreraren teoremaren ondorio dena.
Antzeko eran, -k konbergitzen duenean (bai absolutuki bai baldintzaz), har dezakeen -ren balioen tarteari konbergentzia-eremu deritzo. Laplaceren transformatuak -n konbergitu egiten badu (baldintzaz), edozein baliotan konbergituko du automatikoki, bada. Hortaz, konbergentzia-eremua formako planoerdia da, zuzeneko puntu batzuk hartuta, agian.
konbergentzia-eremuan, funtzioaren Laplaceren transformatua ondorengo zatikako integralaren bidez adieraz daiteke:Hau da, konbergentzia eremuan, beste funtzio baten Laplaceren transformatua gisa adieraz daiteke modu eraginkorrean, edo, zehatzagoak izanik, absolutuki konbergitzen duen Laplaceren transformatua gisa.
Hainbat Paley-Wienerren teorema daude funtzioaren ahultze-propietateen eta Laplaceren transformatuak konbergentzia eremuan dituen propietateen arteko harremanaren inguruan.
Ingeniaritzarako aplikazioetan, linealki denborarekiko inbariantea den sistema bati (LTI sistema edo Linear Time-Invariant) dagokion funtzio bat egonkorra da bornatutako sarrera bakoitzak bornatutako irteera sortzen badu. Horren baliokidea izango litzateke Laplaceren transformatuaren konbergentzia absolutua pultsu-erantzunaren funtzioarentzat, eremuan. Ondorioz, LTI sistemak egonkorrak dira, baldin eta pultsu-erantzun funtzioaren Laplaceren transformatuaren poloek parte erreal negatiboa badute.
Konbergentzia-eremu hori sistemen kausalitatea eta egonkortasuna aztertzeko erabiltzen da.
Propietateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laplaceren transformatuak hainbat propietate ditu sistema dinamiko linealak analizatzeko. Abantaila handiena da -ren bidez deribatua biderketa eta integrazioa zatiketa bihurtzen direla.
Azken propietate honengatik, Laplaceren aldagaia aldagai eragile izenaz ezagutzen da eremuan: bai deribatu aldagai eragilea (-erako), bai integrazio aldagai eragilea. Laplaceren transformatuak, beraz, eraldatu ahal ditu ekuazio integralak eta ekuazio diferentzialak ekuazio polinomikoetara, ebazteko askoz errazagoak direnak. Behin ekuazioak ebatzita, Laplaceren transformatuaren alderantzizkoa erabiliz jatorrizko eremura itzul daiteke.
Aipa ditzagun Laplaceren transformatuaren propietateak banan-banan. Izan bitez eta funtzioak, eta hauen Laplaceren transformatuak eta :Ondorengo taula Laplaceren aldebakarreko transformatuaren propietateen zerrenda bat da:[24]
| Laplaceren aldebakarreko transformatuaren propietateak | |||
|---|---|---|---|
| Propietatea | Denbora eremua | s-eremua | Iruzkinak |
| Linealtasuna | Frogatu daiteke integrazioko oinarrizko arauekin. | ||
| Maiztasun-eremu deribatua | -ren lehenengo deribatua -rekiko. | ||
| Maiztasun-eremu integrazio orokorra | Modu orokorragoa, funtzioaren n-garren deribatua. | ||
| Deribatua | Izan bedi funtzio diferentziagarria eta bere deribatua esponentzial erakoa den funtzioa. Hau zatikako integrazioa erabiliz lor daiteke. | ||
| Bigarren deribatua | Izan bedi birritan diferentziagarria eta bere bigarren deribatua esponentzial erakoa den funtzioa. -ri deribatuaren propietatea aplikatuz garatzen da. | ||
| Deribatu orokorra | Izan bedi n aldiz diferentziagarria eta bere n-garren deribatua esponentzial erakoa den funtzioa. Indukzio matematikoz garatzen da. | ||
| Maiztasun-eremu integrazioa | Honako hau diferentziazio-maiztasunaren izaera eta baldintzazko konbergentziatik ondoriozta dezakegu. | ||
| Denbora-eremu integrazioa | Heaviside maila-funtzioa da eta eta -ren konboluzioa. | ||
| Maiztasun desplazamendua | |||
| Denbora desplazamendua | , u(t) Heaviside maila-funtzioa da. | ||
| Denbora eskala | |||
| Biderketa | Integrazioa lerro bertikalean zehar egiten da, konbergentzia eskualdean erabat kokatuta.[25] | ||
| Konboluzioa | |||
| Konboluzio zirkularra | periodoa duten funtzio periodikoetan. | ||
| Konplexu konjokatua | |||
| Korrelazio gurutzatua | |||
| Funtzio periodikoa | t ≥ 0 guztietarako, betetzen duen T periodoko funtzio periodikoa da . Hau denbora desplazamenduaren propietatearen eta serie geometrikoen emaitza da. | ||
| Batuketa periodikoa | |||
Beste transformazioekiko lotura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laplace-Stieltjesen transformatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]funtzio baten Laplace-Stieltjesen transformatua (aldebakarrekoa), Lebesgue-Stieltjesen integralak definitzen du:
funtzioa bornatutako bariaziokoa dela suposatuko da. funtzioa -ren antideribatua izanik, ondorengoa beteko da:eta funtzioaren Laplace-Stieltjesen transformatuak eta -ren Laplaceren transformatuak bat egingo dute. Orokorrean, Laplace-Stieltjesen transformatua -ri dagokion Stieltjesen neurriaren Laplaceren transformatua da. Beraz, praktikan, bi transformazioen arteko alde bakarra da Laplaceren transformatua neurketaren dentsitate-funtzioan aplikatzen dela, eta Laplace-Stieltjesen transformatua, ordea, metatze banaketa-funtzioan.[26]
Fourierren transformatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fourierren transformatua aldebiko Laplaceren transformatuaren kasu berezi bat da (zenbait baldintzaren pean). Funtzio baten Fourierren transformatua aldagai erreal baten funtzio konplexua da, eta Laplaceren transformatua, ordea, aldagai konplexu baten funtzio konplexua da. Laplaceren transformatua duten transformatua-funtzioetara mugatu ohi da. Laplaceren transformatua aldagaiko funtzio holomorfoa izatea izango da mugaketa honen ondorioetako bat. Fourierren transformatua ez bezala, banaketa baten Laplaceren transformatua joera egokidun funtzioa izan ohi da.

Aldagai konplexuzko teknikak ere erabil daitezke Laplaceren transformatuak aztertzeko. Funtzio holomorfoa izanik, Laplaceren transformatua berretura-serie bidez adieraz daiteke. Berretura-serie horrek funtzioak haien momentuen gainezarpen-lineal moduan adierazten ditu. Ikuspegi honek zenbait aplikazio ditu probabilitate-teorian.
Fourierren transformatuaren adierazpenaren baliokidea da aldebiko Laplaceren transformatuan edo [27] aldagai irudikariak ordezkatzea, ondorengo baldintza betetzen baldin bada:
Fourierren transformatuaren hitzarmen honek faktorea behar du Fourierren transformatuaren alderantzizkoan. Fourierren eta Laplaceren transformazioen arteko harreman hau maiz erabiltzen da seinale edo sistema dinamiko baten maiztasun-espektroa zehazteko.
Goiko harremana onargarria da baldin eta soilik baldin -ren konbergentzia eremuak ardatz irudikaria () barne hartzen badu.
Adibide bat jartzearren, har dezagun funtzioa. Bere Laplaceren transformatua da, zeinen konbergentzia-eremua motakoa den. Gainera, aldagaiaren balioa funtzioaren poloa denez, funtzioan ordezkatzeak ez du funtzioaren Fourierren transformatua betetzen. Transformazio hori Diracen delta-funtzioarekiko proportzionala da ().
Hala ere, ondokoa bezalako harreman-mota batek baldintza ahulagoetan eusten dio:Esate baterako, esandakoa goiko adibidean bermatuko da baldin eta limite hori limite ahultzat hartzen bada. Laplaceren transformatuarekin harremana duten baldintza orokorrek, Fourierren transformatuarekiko mugan, Paley-Wiener teoremen forma hartzen dute.
Mellinen transformatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mellinen transformatua eta bere alderantzizkoa aldagai-aldaketa soil batez lot daitezke aldebiko Laplaceren transformatuarekin. Mellinen transformatuan ordezkatuz, aldebiko Laplaceren transformatua lortzen da:
Borelen transformatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Borelen transformatuaaren forma integralaLaplaceren transformatuaren kasu partikularra da, non funtzio oso bat den esponentzial itxurakoa; hau da, eta konstante batzuentzat. Borelen transformatua orokortuak onartzen du esponentziala ez den beste pisu funtzio bat erabiltzea, transformatu ahal izateko esponentzial itxurakoak ez diren funtzioak. Nachbinen teoremak ematen dizkigu beharrezkoak eta nahikoak diren baldintzak Borelen transformatua ondo definituta egon dadin.
Oinarrizko erlazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko kasuetan ikusi dugun moduan, Laplaceren oinarrizko transformatua bat aldebiko transformatua baten moduan idatz daiteke. Gainera, aldebiko transformatua bat aldebakarreko bi transformazioren batuketaz idatz daiteke. Hori dela eta, azken finean, Laplace-, Fourier-, Mellin- eta Z-transformatuak gai berdineko kasu partikularrak dira. Hala ere, problema eta propietate ezberdinak ematen dizkigute lau oinarrizko integral transformatua hauek.
Adibideak eta aplikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laplaceren transformatua askotan erabilgarria da ingeniaritzan eta fisikan.
Esate baterako, Laplaceren transformatuak ekuazio diferentzial lineal bat ekuazio aljebraiko bihur dezake. Honek ekuazioa ebazteko prozesua nabarmenki azkartu eta erraztu dezake.
Kondentsadore baten inpedantzia konplexua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zirkuitu elektrikoen teorian, kondentsadore baten korronte-fluxua zuzenki proportzionala da kapazitatearekiko eta potentzial elektrikoaren aldakuntzarekiko (SI unitatetan). Hau adieraz daiteke honako ekuazio diferentzialaren bitartez:

non kondentsadorearen kapazitatea den (farad unitatetan), kondentsadoretik doan korronte elektrikoa (ampere unitatetan) denborarekiko funtzio gisa adierazita, eta kondentsadoreko plaken arteko potentzial diferentzia (volt unitatetan) neurtzen duen denborarekiko funtzioa. Aurreko ekuazioan Laplaceren transformatua aplikatuzlortzen dugu, non bakantzen badugu,Inpedantzia konplexua funtzioaren bidez adieraziko dugu. Hain zuzen ere, inpedantzia konplexuaren definizioa (ohm unitatetan) potentzial diferentzia eta korronte elektrikoaren arteko zatiketa da; hau da,Inpedantzia konplexuaren definizioan aurreko ekuaziotik ordezkatuz,Azken ekuazio hau guztiz erabilgarria da kondentsadore baten inpedantzia konplexua kalkulatzeko.
Cauchyren problema baten ebazpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Demagun honako Cauchyren problemaren soluzioa aurkitu nahi dugula, alegia, ekuazio diferentzial baten soluzioa aurkitu, hasierako balioak emanda.
.
Egia esan, ekuazio diferentzialen teoria erabiliz, problema honen soluzioa aurkitu daiteke. Hala ere, Laplaceren transformatuaren teoria erabiliz, prozesua nahiko azkartu daiteke. Ekuazioaren transformatua eginez, hauxe lortzen dugu: bakanduz, hauxe lortzen dugu:Ohartu izendatzailea sinu edo kosinu itxurakoa dela; beraz, zenbakitzailean aldaketa batzuk egin beharko ditugu. Zatiketa banatu dezagun bi batugaitan:Lehenengo batugaia argi ikusten da funtzioaren transformatua dela. Bigarren batugaiaren zenbakitzailean 2 bat izango bagenu, funtzioaren transformatua izango genuke. Hau konpontzeko, zatiketa biderkatu eta zatituko dugu 2 zenbakiarekin:Ondorioz, hasierako problemaren soluzioa hauxe da:
Frakzio sinpletako deskonposaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontsidera dezagun denborarekiko independentea den sistema, honako transferentzia funtzioarekin:Pultsu erantzuna aurreko transferentzia funtzioaren Laplaceren transformatuaren alderantzizko funtzioa da:Funtzio honen adierazpena aurkitzeko lehenik eta behin funtzioa berridatziko dugu frakzio sinpletako deskonposaketa eginez, eta konstante ezezagunak transformatua-funtzioko hondarrak dira. Cauchyren hondarraren teoremak esaten du Laplaceren transformatuaren alderantzizkoa soilik dagoela poloen eta haien hondarren menpe. hondarra aurkitzeko, biderka dezagun berdintza baturaz:Egiten badugu aldagai aldaketa, hauxe lortzen dugu:Antzeko modu batean, aurkitzen dugu hondarra:Ohartu honako berdintza betetzen dela:Eta, beraz, eta ordezkatzen baditugu funtzioan, honako hau daukagu:Azkenik, linealtasunaren propietatea erabiliz eta esponentzial negatiboaren transformatua aplikatuz, lortzen dugu funtzioaren alderantzizko Laplaceren transformatua:Lortu dugun funtzioa, lehen esan dugun bezala, sistemaren pultsu-erantzuna da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lynn, Paul A.. (1986). Electronic signals and systems. Macmillan ISBN 0-333-39163-2. PMC 13358343. (kontsulta data: 2022-11-09).
- ↑ «Differential Equations - Laplace Transforms» tutorial.math.lamar.edu (kontsulta data: 2022-11-09).
- ↑ (Ingelesez) W., Weisstein, Eric. «Laplace Transform -- from Wolfram MathWorld» mathworld.wolfram.com (kontsulta data: 2022-11-09).
- ↑ Laplace, Pierre Simon. (1812). Théorie analytique des probabilités;. Paris, Ve. Courcier (kontsulta data: 2022-10-30).
- ↑ Jaynes, E. T.. (2003). Probability theory : the logic of science. Cambridge University Press ISBN 0-511-06589-2. PMC 57254076. (kontsulta data: 2022-10-30).
- ↑ (Frantsesez) Abel, Niels Henrik. (1881). OEuvres Completes de Niels Henrik Abel. Grøndahl (kontsulta data: 2022-10-30).
- ↑ (Ingelesez) Lerch, M.. (1903). «Sur un point de la théorie des fonctions génératrices d’Abel» Acta Mathematica 27 (0): 339–351. doi:. ISSN 0001-5962. (kontsulta data: 2022-10-27).
- ↑ (Ingelesez) Heaviside, Oliver. (2008-01-01). Electromagnetic Theory. Cosimo, Inc. ISBN 978-1-60520-618-9. (kontsulta data: 2022-10-30).
- ↑ (Ingelesez) Bromwich, T. J. I'A.. (1917). «Normal Coordinates in Dynamical Systems» Proceedings of the London Mathematical Society s2-15 (1): 401–448. doi:. (kontsulta data: 2022-10-27).
- ↑ F., Gardner, M.. (1942). Transients in Linear Systems Studied by the Laplace Transform. Wiley PMC 1154163714. (kontsulta data: 2022-10-30).
- ↑ Doetsch, Gustav. (1937). «Definition und analytische Eigenschaften der Laplace-Transformation» Theorie und Anwendung der Laplace-Transformation (Springer Berlin Heidelberg): 12–40. ISBN 978-3-642-98721-2. (kontsulta data: 2022-10-27).
- ↑ Euler, Leonhard. (1744). "De constructione aequationum" [The Construction of Equations], Opera Omnia, 1st series (in Latin). , 22: 150–161 or..
- ↑ Euler, Leonhard. (1753). "Methodus aequationes differentiales" [A Method for Solving Differential Equations], Opera Omnia, 1st series (in Latin). , 22: 181–213 or..
- ↑ (Latinez) Euler, Leonhard. (1769). Institutionum calculi integralis volumen primum [-tertium ... Auctore Leonhardo Eulero ...: 2: Volumen secundum in quo methodus inueniendi functiones vnius variabilis ex data relatione differentialium secundi altiorisue gradus pertractatur. Auctore Leonhardo Eulero .... ] impensis Academiae imperialis scientiarum (kontsulta data: 2022-11-09).
- ↑ Lagrange, Joseph Luis. (1773). Mémoire sur l'utilité de la méthode, Œuvres de Lagrange, vol. 2. , pp. 171–234 or..
- 1 2 Grattan-Guinness, Ivor. (1997). "Laplace's integral solutions to partial differential equations", in Gillispie, C. C. (ed.), Pierre Simon Laplace 1749–1827: A Life in Exact Science. Princeton: Princeton University Press, 261 or. ISBN Laplace's integral solutions to partial differential equations..
- ↑ Grattan-Guinness, Ivor. (1997). "Laplace's integral solutions to partial differential equations", in Gillispie, C. C. (ed.), Pierre Simon Laplace 1749–1827: A Life in Exact Science. Princeton: Princeton University Press, 261-262 or. ISBN 978-0-691-01185-1..
- ↑ Grattan-Guinness, Ivor. (1997). "Laplace's integral solutions to partial differential equations", in Gillispie, C. C. (ed.), Pierre Simon Laplace 1749–1827: A Life in Exact Science. Princeton: Princeton University Press, 262-266 or. ISBN 978-0-691-01185-1..
- ↑ (Ingelesez) Weisstein, Eric W.. «Laplace Transform» mathworld.wolfram.com (kontsulta data: 2022-12-01).
- ↑ Feller, William. ([1957-1971]). An introduction to probability theory and its applications. (Second edition. argitaraldia) John Wiley & Sons, Inc ISBN 0-471-25709-5. PMC 279852. (kontsulta data: 2022-12-01).
- ↑ The cumulative distribution function is the integral of the probability density function.
- ↑ Widder, D. V.. (1941). «Chapter II» The Laplace transform. Princeton University Press ISBN 978-1-4008-7645-7. PMC 609856330. (kontsulta data: 2022-12-01).
- ↑ Widder, D. V.. (1941). «Chapter VI» The Laplace transform. Princeton University Press ISBN 978-1-4008-7645-7. PMC 609856330. (kontsulta data: 2022-12-01).
- ↑ Mathematical Handbook for Scientists and Engineers (2nd ed.). McGraw-Hill Companies, 226-227 or. ISBN 978-0-07-035370-1..
- ↑ (Bracewell 2000, Table 14.1, p. 385)
- ↑ Feller, William. (1971). An introduction to probability theory and its applications. Vol II. John Wiley & Sons.
- ↑ Txantiloi:Hungariarra Takacs, J. (1953). Fourier amplitudok meghatarozasa operatorszamitassal. Magyar Hiradastechnika, 93–96 or..