Edukira joan

Laurent Jalabert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laurent Jalabert

(2007)
Bizitza
JaiotzaMazamet, 1968ko azaroaren 30a (57 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta color commentator (en) Itzuli
Pisua68 kilogramo
Altuera176 zentimetro
Enplegatzailea(k)RTL (en) Itzuli
France Télévisions
Jasotako sariak

laurent-jalabert.com
IMDB: nm1426652 Facebook: Jalabert.Laurent X.com: JajaLaurent LinkedIn: laurent-jalabert-80368299 Musicbrainz: 2e7d2942-b790-4dca-997e-b9a272a4b93a Discogs: 2574887 Edit the value on Wikidata

Laurent Jalabert (Mazamet, Frantzia, 1968ko azaroak 30), Jaja ezizena zuena, frantses txirrindulari ohi bat da, 1995eko Espainiako Itzulia eta 1997ko Munduko erlojupeko txapelketa irabazi zituena. Garai guztietako frantziar txirrindularirik hoberenetakotzat hartzen da. Garaipenak lortzeko erraztasuna nabari zitzaion, baita bere lankidetza pelotoian eta bere erregulartasuna espezialitate guztietan ere.

2009an Frantziako txirrindularitza hautatzaile bihurtu zen.

Profesional bezala 1989an debutatu zuen, Toshiba talde frantziarrean; hor, txirrindulari azkar eta klasikomano on gisa nabari izan zen, bigarren postua lortuta 1991ko Munduko Kopan.

1992an Manuel Saizek bere taldea zen ONCErako fitxatu zuen; talde horretan eman zuen lehen urtean, Munduko errepide txirrindularitzako txapelketan bigarren postu bat lortu zuen (Gianni Bugnoren atzetik), baita Frantziako Tourreko erregulartasunaren sailkapena ere, beste garaipen batzuen artean. Hurrengo urtean bere eboluzio bikainean segitu zuen eta hemezortzi garaipen lortu. 1994ko Espainiako Itzulian zazpi etapa garaipen eginik harritu zuen jendea, baina urte horretako Frantziako Tourrean gertatu zen Jalaberten ibilbidean mugarria izan gertakari bat. Zuhurtzia handirik erakutsi ez zuen frantziar polizia bat errepidera hurbildu zen txirrindulariari argazki bat ateratzeko, eta horrek ezin izan zuen polizia saihestu eta lurrera larriki erori zen: erorketa honek ia hortz guztiak galarazi zizkion, beste kalte batzuen artean.

Dirudienez, erorketa horrek Jalabert bikaina handitu zuen, eta lehiatzera itzuli zenean, 1995ean, Jalabertek 30 garaipen lortu zituen denboraldi ikusgarri batean, kopuruarengatik ez ezik, kalitatearengatik ere bai. Jalabertek urte horretan Espainiako Itzulia eta bertako bost etapa irabazi zituen, nazioarteko egutegiko beste ospe handiko zenbait garaipenez gain, ziur aski bere denboraldirik hoberenean.

Ordutik aurrera, lehen mailako txirrindulari oso bat bezala aldarrikatu zen, bere palmaresean Munduko erlojupeko txapelketa nabarmentzen delarik, profesional bezala eman zituen bere azken urteetan sendotu zen espezialitatea.

2001ean Manolo Saizekin harremana hautsi zuen bederatzi urte elkarrekin eman ondoren eta Bjarne Riisekin joan zen CSC taldera, non bere azken bi denboraldiak oso modu duinean igaro zituen, bi Tourretan mendiko sailkapena, lortuz, baita beste 24 garaipen ere.

2002 amaieran erretiratu zen, profesional bezala 176 garaipen lortuta.

1996ko Atlantako Olinpiar Jokoetan eta 2000ko Sidneyko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.

Erretiratu ondoren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretiratu ondoren, Look bizikleta markaren aholkulari izatera pasa zen, baita frantziar telebistarako komentarista ere.

Kirolak bere bizitzaren zati izaten segitu zuen, eta New Yorkeko maratoia 2005ean, Londresko maratoia 2006an eta Bartzelonako maratoia 2007an egin zituen; hor, bere markarik hoberena lortu zuen: 2:45:52. Orain triatloian dabil, eta 2007ko ekainak 24an Zuricheko Ironmanean estreinatu zen, 21. amaitu eta proba horretako gogorrena eta ospetsuena den Hawaiiko ironmanerako sailkapena lortu zuen.

2007ko urriak 13an Hawaiiko ironmanean parte hartu zuen: 76. postu ikusgarrian amaitu zuen (12. 35 eta 39 urte arteko adin taldean) 1787 lehiakideren artean eta 9:19:58ko denbora egin, Chris McCormackgarailearengandik ordu bete pasatxora.

2009an Frantziako errepide txirrindularitzako hautatzaile bihurtu zen.

Laurent Jalabert, Frantziako hautatzailea.

1989

1990

1991

1992

1993

1994

1995

1996

1997

1998

1999

2000

2001

2002

Sailkapen orokorra itzuli handietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002
Pink jersey Italiako Giroa — — UT — — — — — — 4 — — —
Yellow jersey Frantziako Tourra — 71 34 — UT 4 UT 43 UT — 54 19 42
Red jersey Espainiako Vuelta 70 — — 35 75 1 19 7 4 UT — — —
Munduko Txapelketa 6 UT 2 15 — — 7 11 — — UT — 130
Munduko Erlojupeko Tx — — — — — — — 1 — — UT — —
Legenda
—Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Tony Rominger
Espainiako Vueltako garailea
1995
Ondorengoa
Alex Zülle