Leptocyon
| Leptocyon | |
|---|---|
| Oligozeno - Miozeno 30,8 Ma-10,3 Ma | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Carnivora |
| Familia | Canidae |
| Generoa | Leptocyon Matthew, 1918 |
| Banaketa mapa | |
Leptocyon Canidae familiaren genero bat izan zen, Oligozenoaren eta Miozenoaren artean bizi izan zena, duela 30,8 eta 10,3 milioi urte.[1] Ipar Amerikan bizi izan zen eta azeri txiki baten itxura zuen. Genrro honetatik eratorri ziren otsoak, txakurrak eta azeriak besteak beste.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leptocyon izena grezierazko leptos ("liraina") eta cyon ("txakurra") hitzen elkarketatik dator. Matthewk deskribatu zuen lehenengoz 1918an eta Canidae familian sartu zuen. Genero honetan lau espezie kokatu dira, denak ere dagoeneko iraungia daudenak:
- †L. delicatus Loomis 1932
- †L. gregorii Matthew 1907
- †L. vafer Leidy 1858
- †L. vulpinus Matthew 1907
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Existitu izan den kanido txikienak ziren. L. delicatus espeziea zen denetan txikiena eta 2 kilogramo inguruko pisua zuen. Espezieen artean handienak 3,26 kilogramo pisatu zituen.[2]
Azeriaren itxurako gorputza zuten, baraila estu eta luzearekin eta hotz txikiekin. Orojaleak izango zirela pentsatzen da, animalia txikiak harrapatuko zituzten eta fruituak ere jango zituzten.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Buruaren interpretazio artistikoa.
- Leptocyon generoaren balizko itxura.
- Azeri arruntaren garezurra (goian) eta Letocyon vafer batena (azpian).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «The Paleobiology Database» paleodb.org (kontsulta data: 2026-05-05).
- ↑ S. Legendre, C. Roth.. (1988). Correlation of carnassial tooth size and body weight in recent carnivores (Mammalia). Historical Biology 1(1):, 85-98 or..
- ↑ (Ingelesez) Wang, Xiaoming; Tedford, Richard H.. (2008). Dogs: Their Fossil Relatives and Evolutionary History. Columbia University Press ISBN 978-0-231-13528-3. (kontsulta data: 2026-05-05).