Edukira joan

Louis Valtat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Valtat

Bizitza
JaiotzaDieppe, 1869ko abuztuaren 8a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaVersailles
HeriotzaParis, 1952ko urtarrilaren 2a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Suzanne Valtat (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Académie Julian (en) Itzuli
Lycée Hoche (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jules Joseph Lefebvre
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea eta marrazkilaria
Lantokia(k)Amsterdam
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduafauvismoa
postinpresionismoa
Genero artistikoaerretratua
paisaia margolaritza
valtat.com

Louis Valtat (Dieppe, 1869ko abuztuaren 8a – Paris, 1952ko urtarrilaren 2a) frantziar margolari eta grabatzailea izan zen.

Valtat Normandian jaio zen, ontzigile aberatsen familia batean, eta haurtzaroa Versaillesen eman zuen, non arteaz interesatu baitzen. 1887an Parisera joan zen École des Beaux-Arts-en ikastera. Académie Julianen ere ikasi zuen eta Maurice Denis, Pierre Bonnard eta Édouard Vuillarden lagun egin zen. 1890. urtean estudio bat ireki zuen Parisen eta 1893. urtean erakutsi zuen lehen aldiz Artista Independenteen Aretoan. Garai honetako margolanetan inpresionismoaren argia eta puntillismoaren kolore puntuak ikus daitezke.

Valtatek 1894an Henri Toulouse-Lautrecekin lan egin zuen antzerki-dekoratuak egiteko. Tuberkulosiak jota, neguak Mediterraneoko kostaldean igaro zituen eta Henri Matisse eta Paul Signacen laguna izan zen. Valtatek kolorearen erabilera areagotu zuen eta fauvismora hurbildu zen, baina taldeko kide izatera iritsi gabe. Bere lanen motiboetan loreak, paisaiak, bizitza garaikideko eszenak eta grabatuak zeuden.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]