Maria Bernardeau
| Maria Bernardeau | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | María Bernardeau Duato |
| Jaiotza | Madril, 2004ko abuztuaren 18a (22 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | gaztelania |
| Familia | |
| Aita | Miguel Ángel Bernardeau |
| Ama | Ana Duato |
| Haurrideak | ikusi
|
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Francisco de Vitoria Unibertsitatea : Arte eder |
| Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
| Irakaslea(k) | Cristina Alcázar |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, female painter (en) |
María Bernardeau Duato (Madril, 2004ko abuztuaren 18a) aktorea da..
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]GUrasoak Ana Duato aktorea eta Miguel Angel Bernardeau ekoizlear dira. Miguel Bernardeau aktorearen arreba da. Joaquin Duato enpresariaren iloba da eta Nacho Duato dantzariaren bigarren iloba da.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txiki-txikitatik izan zuen Mariak arteetarako berezko joera. Bigarren mailako ikasketak osatu ostean, heziketa artistikoan sakontzea erabaki zuen, horretarako, Madrilgo Francisco de Vitoria Unibertsitatean (UFV) Arte Ederrak eta Moda Diseinua ikasi zuen.
Aldi berean, Aktorearen Zentroan trebatu zen aktoretzarako, eta bere prestakuntza ikastaro espezializatuekin osatu zuen, hala nola: LAMDA acting in English, LECOQ keinuaren eskolako ikastaroa, Cristina Alcázarren kamara aurreko ikastaroa eta Leticia Santaféren ahots-ikastaroa.
Horrez gain, kanturako trebetasunak eta dantzarako hainbat diziplina garatu ditu, hala nola jazza, garaikidea eta modernoa.
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria 12 urterekin hasi zen telebistan, Cuéntame cómo pasó telesailean Mercedes Fernándezen bertsio gaztea interpretatu zuen. Mercedes Fernández, bere amaren pertsonaia, izan zen zen. Esperientzia horri esker, Ana Duatorekin eszenak partekatu ahal izan zituen, eta jarduera profesionalaren munduan sartu zen.[1]
Ondoren, La 1 de Televisión Españolak emandako HIT telesailean parte hartu zuen, eta bertan agerraldi labur bat egin zuen, telebistako bere esperientzia zabaltzen lagundu ziona.
Hala ere, Física o química: La nueva generación telesailean izan zuen rol nabarmenagoa, Carlora pertsonaia. 2025eko otsailaren 16an Atresplayer-en estreinatu zen produkzio horrek protagonistetako baten papera egin zuen, nerabezaroaren berezko erronkei aurre eginez, urte batzuk lehenago beste ikasle belaunaldi batek okupatutako Zurbaran Institutu ospetsuaren testuinguruan.[2][3][4]
Beste proiektu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore-ibilbideaz gain, arte plastikoekiko zaletasun handia du. Instagram kontuan, non 16 mila jarraitzaile izan dituen, bere sorkuntza piktorikoak erregularki partekatzen ditu, bere moldakortasuna eta adierazpen artistiko desberdinekiko konpromisoa erakusten du.[5]
Bizitza pribatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arlo pertsonalean, harreman hurbila du Miguel nebarekin. Gainera, Aitana Ocaña abeslariarekin, nebaren bikotekide ohiarekin, adiskidetasun sendoa sortu du. 2022an Aitana eta Miguelen arteko hausturaren ostean ere, Maria eta Aitana elkarrekin une batzuk pasatzen ikusi dituzte, hala nola Eivissan 2024ko abuztuan egindako opor batzuetan, non lagunekin batera itsasontziz paseo bat egin zuten.[6]
Maria Bernardeauk bere bizitza pertsonala eta sentimentala modu diskretuan mantendu du. Arlo publikoan hainbat pertsonarekin harremana izan badu ere, aktoreak bere bizitza pribatuaren xehetasunak ez partekatzeko hautua egin du.
2025ean jakinarazi zen Mariak harreman sentimental bat hasi zuela Miguel Fernandez ekin, Física o química: La nueva generación telesaileko errodaje kidearekin.[7]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
| Urtea | Lana | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2017-2023 | Cuéntame cómo pasó | Mercedes Fernández pertsonai protagonista gaztetan | 9 atal (T18.E19 Atala: 328, T19.E5 Atala: 334, T19.E11 Atala: 339, T19.E20 Atala: 348, T20.E8 Atala: 356, T21.E17 Atala: 385, T22.E3 Atala: 391, T22.E20 Atala: Whisky y T23.E6 Atala: 412) |
| 2022 | HIT | Alba | Atal 1 :, T3.E2 Atala: 22 |
| 2025 | Física o química: La nueva generación | Carlota | Protagonista; 8 atal:, T1.E1-T1.E8 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ RTVE. (2021-05-07). «Entrevista Daniel Arias y María Bernardeau: "Bromeábamos con hacer 'Cuéntame origins' porque somos como hermanos"» RTVE.es.
- ↑ Dios, Marisa de. (2025-02-16). «María Bernardeau: 'Espero que se me dé la oportunidad de verme sin tener en cuenta mi apellido'» El Periódico.
- ↑ FormulaTV. María Bernardeau ('FoQ'): "Me hubiese gustado ver a Ruth en esta etapa; Carlota y ella habrían sido amigas". .
- ↑ «María Bernardeau nos habla de su gran oportunidad como actriz a la ‘valentía’ de su madre, Ana Duato» ¡HOLA! 2024-11-02.
- ↑ Ramos, Alba. (2024-05-16). «MARÍA BERNARDEAU: «Parece que no se puede ser científica y artista»» Vanidad.
- ↑ «Aitana se refugia en su excuñada, María Bernardeau, tras su ruptura con Sebastián Yatra» ¡HOLA! 2024-08-21.
- ↑ Pedreño, Mercedes. (2025-02-20). «María Bernardeau, la hija de Ana Duato, confirma su relación con su compañero de 'Física o Química', Miguel Fernández» vanitatis.elconfidencial.com.