Mirtazapina
Mirtazapina konposatu organiko heteroziklikoa da C17H19N3 formula duena, lau eraztunez osatutakoa eta antidepresibo tetraziklikoen klasekoa. Zentro estereogeniko bat du eta, ondorioz, bi enantiomero ditu: (S)-mirtazapina eta (R)-mirtazapina. Solido kristalino zuria da. Narritagarria da[1].
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mirtazapinaren sintesiak anitz urratzetako prozesuak eskatzen ditu eta emaitza bi enantiomeroen nahaste errazemikoa izaten da[2]. Horietako baten lehen urratsa da 2-kloro-3-zianopiridinaren eta 1-metil-3-fenilpiperizinaren arteko kondentsazio-erreakzioa[3].

Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mirtazapina bere ezaugarriak medio botika gisa usatzen da depresioa tratatzeko. Espainian Afloyan eta Rexer markekin eta botika generiko gisa merkaturatzen da[4]. Frantzian Norser markarekin eta botika generiko gisa merkaturatzen da[5]. Pilula moduan hartzen da. Normalean nahaste errazemikoa izaten da.
(S)-Mirtazapina enantiomeroa, esmirtazapina izenarekin, probatu izan da botika gisa, baina ez da merkaturatzera ailegatu[6].
Albo-ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mirtazapinaren albo-ondorio ohikoenak hauek dira: pisua hartzea, logura, zefalea, zorabioa, dardara, aho lehorra, goragalea, beherakoa eta idorreria[2]. Tratamendua etetean abstinentzia-sindromea ager daiteke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Mirtazapine» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2026-03-17).
- 1 2 Mirtazapine: A Technical Guide to its Physical, Chemical, and Biological Properties. BenchChem.
- ↑ (Ingelesez) Srinivasa Rao, D. V. N.; Dandala, R.; Handa, V. K.; Sivakumaran, M.; Raghava Reddy, A. V.; Naidu, A.. (2007-08). «IMPROVED SYNTHESIS OF MIRTAZAPINE» Organic Preparations and Procedures International 39 (4): 399–402. doi:. ISSN 0030-4948. (kontsulta data: 2026-03-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Spain, Vidal Vademecum. «Vademecum: Scientia semper tecum | Conocimiento Farmacológico y Apoyo a la Decisión Clínica» Vademecum.es (kontsulta data: 2026-03-17).
- ↑ (Frantsesez) «Mirtazapine : substance active à effet thérapeutique - VIDAL» VIDAL (kontsulta data: 2026-03-17).
- ↑ «Wayback Machine» www.merck.com (kontsulta data: 2026-03-17).