Edukira joan

Mona Seif

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mona Seif

Bizitza
JaiotzaKairo, 1986ko martxoaren 12a (40 urte)
Herrialdea Egipto
 Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaarabiera
Familia
AitaAhmed Seif El-Islam
AmaLaila Soueif
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakegiptoar arabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgenetista, minbizi ikertzailea, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta biologoa

tahrirdiaries.wordpress.com
X.com: Monasosh Flickr: 89031137@N00 Edit the value on Wikidata

Mona Seif (egiptoar arabieraz: منى سيف‎, ˈmonæ ˈseːf ahoskatua; Kairo, Egipto, 1986ko martxoaren 12a) genetitista, ikerlaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea da. 2011ko Egiptoko iraultzan eta ondorengo mugimendu disidenteetan parte hartzeagatik da ezaguna, baita sare sozialen erabilera sortzailea egiteagatik eta protestatzen ari diren zibilen aurkako proba militarrak amaitzeko egindako lanagatik ere. Horrez gain, Biologian graduatutako ikaslea da eta bularreko minbiziaren BRCA1 genea ikertzen du.[1][2]

Mona Seif ekintzaile-familia batean hazi zen, eta haurtzaroan etxean etengabe eztabaidatzen zen politikaz. Bere aita, Ahmed Seif, 2014an hil zena, giza eskubideen aldeko abokatua zen eta Hosni Mubaraken erregimenean oposizioko buruzagia, horregatik eman zituen bost urte espetxean. Atxilotuta egon zen bitartean, torturatu egin zuten. Bere ama, Laila Soueif, matematikako irakaslea unibertsitatean eta aktibista ere bada. Mubaraken erregimenaren aurkako manifestazioak antolatzen lagundu zuen hura erori aurreko hamarkadetan.[1]

Alaa Abd El-Fattah, Seifen nebak, Manalaa blog egiptoar agregatzailea sortu zuen eta 2005ean Mubaraken erregimenak egindako gehiegikeriak dokumentatzen hasi zen. Alaa 2006an atxilotu zuten manifestazio batean, eta 45 egunerako espetxeratu zuten; denbora horretan, Monak eta bere emazte Manalek neba askatzeko kanpaina bat antolatzen lagundu zuten. Seifen ahizpa gazteena, Sanaa Seif, ere aktibista izan da.[1]

Seif biologia onkologikoan graduatuta dago. Bularreko minbiziaren BRCA1 genea eta bere mutazio patroia aztertzen ari da Egiptoko pazienteetan. Lanaldi osoko bi lanbide dituela dio: bata genetika arloan minbiziaren ikerketan, eta bestea giza eskubideen aktibismoan.[1]

2011ko Egiptoko Iraultza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nour (Ayman Nourren semea) & Mona Seif.

Iraultzaren aurreko urtean, Mona mugimendu disidentean inplikatu zen, kontzientziazioa sustatuz eta manifestazioetan parte hartuz. Urtarrilaren 25etik otsailaren 5era bitartean, Tahrir plazako protestetan parte hartu zuten bere gertuko familiako kideek eta gainerako senide askok ere. Monak gogoan du: "Tahrir plazan zeuden pertsona gehienei bizitza aldatu zien momentua izan zen. Pertsonei egindako tiroak ikus zitezkeen...".[1]

Mubaraken ondoren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aida Seif El Dawla doktorea eta Mona Seif torturaren aurkako hitzaldian

Seif "No to Military Trials for Civilians" taldearen sortzaileetako bat izan zen, iraultzan atxilotutako pertsonen askapenaren alde borrokatzen zuen taldea; epaitegi militarrek zibilei egindako epaiketen amaieraren alde; epaiketaren zain zeuden zibil guztiak auzitegi zibilen jurisdikziora lekualdatzearen alde; eta polizia militarrak egindako tortura-alegazioak ikertzearen alde. Seif-ek Ma3t bere blogean polizia militarrei buruz idatzi zuen; izan ere, Tahrir-eko manifestazioetan neurri zorrotzak betearazten ari baitzen, eta eskatuz jendeak beren historien berri eman zezaten.[3][4][5][6][7][8][9]

Egiptoko behin-behineko gobernuaren, Indar Armatuen Kontseilu Gorenaren (SCAF), ekintzak kritikatu ditu manifestarien askapenaren inguruan baieztatuz, erabateko exoneraziorik gabe: "Euren kondenak eten izanak ez die merezi duten harrotasuna ematen, ez baitzuten ezer desegokirik egin". “Beren kondenak eten izanak ez die iraultzaile gisa merezi duten harrotasuna ematen."[10]

Seifen kalkuluen arabera, auzitegi militarrek 7.000 zibil epaitu zituzten 2011ko otsailean Hosni Mubarak kanporatu zutenetik. Adierazi zuen SCAFen ikuspegian aldaketa bat egon zela eta manifestariek epaiak etenda jasotzen zituztela, aurretik jasotzen zituzten 3 eta 5 urte arteko kondenak jaso beharrean. Berak suposatzen zuen hori ohiko martxak gelditzeko saiakera bat izan zitekeela eta giza eskubideen aldeko nazioarteko taldeen presioari ere zor zitzaiola.[11][12]

SCAFen taktikak kritikatzen jarraitu zuen: "Militarrak oraintxe bertan euren jomuga manifestariengan finkatzen ari diren frogak ditugu. Tahrir-eko protesten irudi publiko ezagunak aukeratu zituzten. Jende ezagunaren artean eta torturatu eta jo egin zituzten... Eta askatutakoen testigantzak irakurri edo entzuten badituzu, gutxi baitira, oraindik jende asko daukagu atxilotuta konstituzioaren aurka. Eta ikus dezakezu ez dela bakarrik torturatuak edo jipoituak izaten ari direla, baizik eta Armadaren zati bat espiritu iraultzailea apurtzen saiatzen ari dela ere bai."[1]

Seifen proiektuaren zati batek bultzatzen zuen aske utzitako atxilotuei gertatu zitzaiena dokumentatzeko eskatzea. Kasu batzuetan bere testigantzak askatu eta berehala lortu zituela zioen eta ondorioz ubeldurak eta erredurak grabatzea lortu zuela. Seifen iritziz, kasu horietan, tratu txar horien aurka borrokatzeko modu bakarra internet bidezkoa izan zen.[1]

2012an, Seif finalista izan zen "The Front Line Defenders Award" sarian, eta azkenean Razan Ghazzawi blogari siriarrari eman zioten.[13]

2013ko apirilean, Seif Human Rights Watchek aurkeztutako Giza Eskubideen Defendatzaileen Martin Ennals Sariaren finalistetako bat zela iragarri zenean, bai bera eta baita HRW ere kritikatu egin zituzten esanez Palestinaren aldeko jarrera irmoa hartu zutela. UN Watch gobernuz kanpoko erakundeak sionismoaren alde egindako salaketen arabera, Seifek indarkeria babestu omen zuen sareetan; izan ere, Israel eta Jordania hornitzen duten gas egiptoarraren hodiaren aurka izandakoa, Israelek Kairon duen enbaxadaren inbasioa ere bai eta Israeli egindako misil erasoak. Akusazioak xehetasunez aztertu eta baztertu zituen Scott Longek, eta ukatu egin zuen aztertu zituen 93.000 txioetatik 3 horiek indarkeriarekiko edozein babesen frogak erakutsi izana.[14][15]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 7 Scott Bronstein, CNN Special Investigations Unit. (16 de junio de 2011). For Egyptian online warrior, father's torture fueled activism. CNN.com.
  2. ↑ CNN’s Amber Lyon Reports on the Digital Roots of the ‘Arab Spring’ – CNN Press Room - CNN.com Blogs. Cnnpressroom.blogs.cnn.com 16 de junio de 2011.
  3. ↑ No Military Trials for Civilians. .
  4. ↑ Military promises activists it will review military trials of civilians | Al-Masry Al-Youm: Today's News from Egypt. Al-Masry Al-Youm 1 de junio de 2011.
  5. ↑ Egypt’s ruling military makes promises to No to Military Trials campaigners - Politics - Egypt - Ahram Online. English.ahram.org.eg.
  6. ↑ SCAF promises to reconsider military trials. Thedailynewsegypt.com.
  7. ↑ Egypt's Secret Military Trials Erode Activists' Trust. NPR.
  8. ↑ Hennessy, Molly. (27 de mayo de 2011). Egypt democracy protests: Egyptian activists plan protests over military trials. latimes.com.
  9. ↑ Bloggers slam army council in anti-SCAF blogging day. Thedailynewsegypt.com.
  10. ↑ Majority of activists in military prisons released, criticism of SCAF continues - Politics - Egypt - Ahram Online. English.ahram.org.eg 24 de mayo de 2011.
  11. ↑ Egyptian military government jails 7,000 civilians. Ibtimes.com.
  12. ↑ Sabry, Mohannad. (13 de junio de 2011). New Egypt? 7,000 civilians jailed since Mubarak fell - World Wires. MiamiHerald.com.
  13. ↑ The Front Line Defenders Award. Front Line.
  14. ↑ Egyptian activist faces pro-Israel backlash after award nomination. Al Akhbar 2 May 2013.
  15. ↑ Tweets for Hatred: Mona Seif, Nominee for 2013 Martin Ennals Human Rights Award. UN Watch 1 May 2013.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]