Edukira joan

Mukarna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dos Hermanas Aretoko mukarna, Alhambra, Granada .

Mukarna (مقرنس moqarnas persieraz, مقرنص, mouqarnas arabieraz, mocárabes gaztelaniaz) arkitektura islamiarreko igeltsulan tridimentsonala da, elkarren ondoan dauden prisma nahastura zintzilikatu baten itxura du, estalaktita solteak edo taldekatuak diruditenak. Oro har gangak edo intradosak estaltzen jarri ohi da.

Teknika hau Iranen sortu zen, eta islamiar mundu osora hedatu. Islamiar arkitekturako lehen mokarabe-formak kupulen izkinetan tronpa edo petxina gisa erabiltzen ziren arren, azkar egokitu ziren beste erabilera arkitektoniko batzuetara. Mendebaldeko mundu islamikoan bereziki dinamikoak izan ziren, eta, besteak beste, sabai gangadun osoak nabarmentzeko, arkitektura elementu desberdinen arteko trantsizio bertikal jakin batzuk betetzeko eta bestela lauak izango liratekeen leihoen presentzia nabarmentzeko erabili ziren.

Almorabideek sartu zuten lehen aldiz Marokon, eta XII. mendearen hasieran erabili zuten Marrakexeko Qubba Almorabidean eta Fezko Al-Qarawiyyin meskitan. Iberiar Penintsulan almohadeek sartu zuten dekorazio mota hau, beraz ez da ageri XII mendera arte, halabaina, adibide bikainak daude Sevillako Alcazarrean eta Granadako Alhambran.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]