Edukira joan

Niutao

Niutao
Datu orokorrak
Motauhartea eta reef island (en) Itzuli
Luzera2,6 km
Zabalera1,2 km
Azalera2,53 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak6°06′30″S 177°20′29″E / 6.1083°S 177.3414°E / -6.1083; 177.3414
UTC orduaUTC+12:00
Honen parte daTuvalu
Herrialdea Tuvalu
Council of TuvaluNiutao Island Council
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaTuvalu

Niutao Tuvaluko uharte bat da, Ozeanian dagoena.[1] 2022ko erroldaren arabera 550 biztanle ditu, Kulia (hiriburua), Teava eta Tuapa herrixketan banatuak.

Tuvaluk dituen 9 uharteetako bat da. Hiru uharteak dira, Niutao adibidez[1], gainerako seirak atoloiak dira. Niutaok itxura obalatua du, 2,6 kilometro luzeran eta 1,2 zabaleran. Guztira 2,53 km²-ko azalera du.

Uharri baten gainean eratutako uhartea da. Kostaldeko toki batzuetan mangladiak ditu baina orokorrean klima lehorreko landaretza ikusten da. Bi aintzira txiki ditu, ur gesala dute. Bietako bat galtzear dago koralaren hazkuntzaren ondorioz.[2]

Niutaoarrek diote XII eta XIII mendeen artean Samoatik etorritakoek populatu zutela uhartea. Ondoren Tongakoak iritsi ziren. Adituak ez dira ados jartzen lehenengo europarra zein izango zen Niutaora iristen. 1825ean Obed Starbuck estatubatuarra izan zen bertan. 1850. eta 1860. hamarkadetan Samoatik misiolari kristau eta ebangelistak agertu ziren.[3]

1949an Niutao gainpopulatuta zegoela erabaki zuten eta hutsik zegoen Niulakita uhartera lekualdatu ziren hainbat biztanle.[4]

Niutaoren jarduera ekonomiko nagusia turismoa da. Harea zuriko hondartzak ditu eta ur kirolak egin daitezke; kanoa, urpekaritza, snorkela...[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) «Niutao» Mapcarta (kontsulta data: 2025-08-29).
  2. (Ingelesez) adminanswers. (2020-10-01). «What are the Key Facts of Tuvalu?» Answers (kontsulta data: 2025-08-29).
  3. (Ingelesez) «Niutao Island» NamuWiki 2025-07-01 (kontsulta data: 2025-08-29).
  4. Hisae. (sábado, 21 de septiembre de 2019). «Islas del Mundo: Niulakita» Islas del Mundo (kontsulta data: 2025-08-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Niutao: 10 cosas que hacer - Tuvalu para las vacaciones» www.wildtrips.net (kontsulta data: 2025-08-29).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]