Edukira joan

Nór

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nór
Eskandinaviar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaÞorri (en) Itzuli
Seme-alabakRaum the Old (en) Itzuli

Nór edo Nori, saga zaharren arabera, Norvegia sortu zuen lehen errege mitikoa izan zen. Raum Zaharraren aita zen eta, beraz, Norvegiako erresuma vikingoetako agintarien arbaso zuzena.[1]

Hversu Noregr byggdist

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hversu Noregr byggdist kontakizunean (Nola populatu zen Norvegia) Nór Górren eta Gói printzesaren anaia zen, guztiak Thorriren semeak, Götaland, Kvenland eta Finlandiako erregea, eta Snær errege legendarioaren biloba.

Chronicon Lethrense

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chronicon Lethrensearen arabera Upsalako Ypper erregeak hiru seme zituen, Dan, Danimarkako agintaria izan zena, Nór (Nori), Norvegiako agintari izango zena eta Østen, Suediako agintaria izango zena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Ættartölur Jons Steingrimur, Jónsson, Steingrímur, (Manuscript, filmed by the Genealogical Society of Utah, 1953), FHL microfilm 73279., p. 40, FHL microfilm 73279.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]