Omeprazol
Itxura
Omeprazol[1] protoien bonbaren inhibitzailea da, digestio-aparatuaren hainbat gaitz sendatzeko erabiltzen dena: dispepsia, ultzera peptikoa, errefluxu gastroesofagikoa eta Zollinger-Ellisonen sindromea, besteak beste. Mukosa gastrikoaren gain jarduten du, azido klorhidrikoaren (ClH) gehiegizko jariaketa gutxituz.
Heste meharrean azkar xurgatzen da, eta giltzurrunen bidez (%80a 6 ordutan) eta gorozkien bidez iraizten da. Bere jarduerak 72 ordu irauten du.