Edukira joan

pH-adierazle

Wikipedia, Entziklopedia askea

pH-adierazlea —edo, hobeto esanda, azido-base adierazlea— jatorri naturaleko edo sintetikoko substantzia bat da, zein kolorez aldatzen den disoluzioaren pH-aren arabera. Kolore-aldaketa substantzia adierazlearen protonazioak edo desprotonazioak eragindako egitura-aldaketa baten ondorio da. Azido-base adierazleen biratze-tartea, hots kolore-aldaketarako tartea, pH-aren unitate bat gora eta beste bat behera izaten da gutxi gorabehera. Tarte horretan, kolore batetik bestera aldatzen da disoluzioa, edo kolorgetik kologorriaunera[1].

Substantzia horiek, berez, azido edo base ahulak dira, hau da, partzialki disoziatuak, disoziazio-mailaren arabera kolore bat edo bestea erakusten dutenak.

Adierazlea honela irudikatzen badugu Ad, gertatzen diren disoziazio-erreakzioak honela eman ditzakegu.

  • azido ahula

  • base ahula

Biratze-tarteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Adierazlea pH baxuko

kolorea

Biratzearen

hasiera

Biratzearen

bukaera

pH altuko

kolorea

Gentziana-bioleta horia 0.0 2.0 urdin-bioleta
Malakita berdea (Lehen trantsizioa) horia 0.0 2.0 berdea
Malakita berdea (Bigarren trantsizioa) berdea 11.6 14.0 kolorgea
Timol urdina (Lehen trantsizioa) gorria 1.2 2.8 horia
Timol urdina (Bigarren trantsizioa) horia 8.0 9.6 urdina
Metil horia gorria 2.9 4.0 horia
Metileno-urdina kolorgea 5.0 9.0 urdin iluna
Bromofenol urdina horia 3.0 4.6 urdina
Kongo gorria urdin-bioleta 3.0 5.0 gorria
Metil laranja gorria 3.1 4.4 horia
Bromokresol berdea horia 3.8 5.4 urdina
Metil gorria gorria 4.4 6.2 horia
Metil purpura purpura 4.8 5.4 berdea
Tintaroia gorria 4.5 8.3 urdina
Bromokresol purpura horia 5.2 6.8 purpura
Bromotimol urdina horia 6.0 7.6 urdina
Fenol gorria horia 6.4 8.0 morea
Gorri neutroa gorria 6.8 8.0 horia
Naftolftaleina gorri zurbila 7.3 8.7 berdea-urdina
Kresol gorria horia 7.2 8.8 gorria-purpura
Kresolftaleina kolorgea 8.2 9.8 purpura
Fenolftaleina (Lehen trantsizioa) kolorgea 8.3 10.0 purpura-arrosa
Fenolftaleina (bigarren trantsizioa) purpura-arrosa 12.0 13.0 kolorgea
Timolftaleina kolorgea 9.3 10.5 urdina
R alizarina horia horia 10.2 12.0 gorria
Indigo-karmina urdina 11.4 13.0 horia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Basterretxea, Francisco et als.. (1996). Kimika Orokorra. Udako Euskal Unibetsitatea, 380-381 or. ISBN 84-86967-71-6..