Piirissaar
| Piirissaar | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Altitudea | 4,2 m |
| Mota | Aintzira-uhartea |
| Azalera | 7,8 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 58°22′30″N 27°30′30″E / 58.375°N 27.5083°E |
| Herrialdea | |
| Konderri | Tartu konderria |
| Landa-udalerria | Tartu landa-udalerria |
| Ur-gorputza | Peipus |
Piirissaar (antzina Borka, errusieraz: Пийриссаар, Пийрисар, Желачек, Межа, Порка, translit.: Piirissaar, Piirisar, Zhelatxek, Mezha, Porka[1], alemanez: Porka) Peipus aintziran dagoen Estoniako uharte bat da. Uhartea Tartuko konderrian dago eta izen bereko landa-udalerriaren administraziopean dago 2017az geroztik, Estoniako administrazioaren berrantolaketaren ondoren.[2] 2017ko lurralde-erreformaren aurretik, uharteak Piirissaare landa-udalerria osatzen zuen.
Uharteak 7,5 km²-ko azalera du eta Estoniako hamabigarren uharterik handiena da. Nolanahi ere, Peipsi aintzirako uharterik handiena da. Herrialdearen ekialdean kokatuta, Estonia eta Errusia arteko mugatik hurbil dago.
Uhartean hiru herrixka daude: Piiri, Saare eta Tooni. Biztanleriak nabarmen egin du behera, 1920ean 700 biztanle inguru izatetik 2006an 86 lagun izatera pasa zen. Uharteko biztanleen jarduera ekonomiko nagusiak arrantza eta tipula-laborantza dira.
Erakargarri turistikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitekturari dagokionean, uharteko erakargarri turistiko nagusiak Tooni herrixkako Piirissaareko San Petri eta San Paulo eliza ortodoxoa (estonieraz: Piirissaare Peeter-Pauli kirik) eta Saare herrixkako Piirissaareko Sinestun Zaharren otoitz-etxea (estonieraz: Piirissaare vanausuliste palvemaja) dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hondartza.
- Tooni herrixkako San Petri eta San Paulo eliza ortodoxoa.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2026-04-04).
- ↑ (Ingelesez) Valner, S.. (2018). [https://www.fin.ee/sites/default/files/documents/2021-02/ADMINISTRATIVE%20REFORM%202017%20IN%20ESTONIA.pdf Collection of Articles: Administrative Reform 2017 in Estonia - Decisions, Background, Implementation.. ] Estoniako Finantza Ministerioa ISBN 978-9949-549-93-1. (kontsulta data: 2026-04-04).
