Ruth Ellis
| Ruth Ellis | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Rhyl, 1926ko urriaren 9a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Londres, 1955eko uztailaren 13a (28 urte) |
| Hobiratze lekua | St Mary's Church, Amersham (en) |
| Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | modeloa |
Ruth Ellis, ezkongabetan Ruth Neilson, (Rhyl, Gales, 1926ko urriaren 9a - Londres, Ingalaterra, 1955eko uztailaren 13a) gaueko klub bateko anfitrioia eta hiltzaile zigortua izan zen. Erresuma Batuan exekutatu zuten azken emakumea izan zen bere maitalea, David Blakely, tiroz hiltzeagatik.
Ellis gaueko klubeko anfitrioia izateari ekin zion nerabezaroan. Horrek noragabeko bizitza izatera eraman zuen, gizonekin hainbat harreman bortitz eta toxiko izatea barne. Horietako bat David Blakely zen, beste emakume batekin ezkontzear zegoen lasterketa-pilotu bat. 1955eko apirilaren 10ean, Pazko Igandean, Ellisek Blakely hil zuen tiroz Londresko Hampstead auzoko The Magdala pubaren kanpoaldean. Hori jazo eta berehala atxilotu zuen zerbitzutik kanpo zegoen poliziakide batek. 1955eko ekainean epaitu zuten eta Ellis nahita egindako hilketagatik errudun jo zuten, heriotza-zigorra ezarriz. Urte bereko uztailaren 13an hil zuten urkatuta Holloway espetxean, 28 urte zituela.
Ellisen auziak eztabaida handia sortu zuen garaiko gizartean, prentsaren eta publikoaren interesa bereganatuz. Hainbat liburu, telesail zein film egin dira bere bizitzari buruz.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Izagirre, Gaizka. (2025-09-10). «Ruth Ellis» Berria (kontsulta data: 2025-12-18).
- ↑ Izagirre, Gaizka. (2025-09-13). «Udako ezinbesteko telesailak» Gaur8 (kontsulta data: 2025-12-18).