Edukira joan

Sam Francis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sam Francis

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSamuel Lewis Francis
JaiotzaSan Mateo, 1923ko ekainaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaHegoaldeko Kalifornia
Paris
Manchester
Tokio
HeriotzaSanta Monica, 1994ko azaroaren 4a (71 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Muriel Goodwin (en) Itzuli  (1955 -  1958)
Teruko Yokoi (en) Itzuli  (1959 -  1962)
Mako Idemitsu (en) Itzuli  (1966 -  1985)
Margaret Francis (en) Itzuli  (1985 -  1994)
Hezkuntza
HeziketaNishimachi International School (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn 1950) Artean graduatu, Arte-masterra
San Mateo High School
San Francisco Art Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)David Park (en) Itzuli
Clyfford Still
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, artista grafikoa, ilustratzailea eta litografoa
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakClyfford Still eta Jackson Pollock
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
MugimenduaEspresionismo abstraktua

Tabakalera: 53985 Discogs: 2397364 Edit the value on Wikidata

Samuel Lewis "Sam" Francis (San Mateo, Kalifornia, 1923ko ekainaren 25a - Santa Monica, Kalifornia, 1994ko azaroaren 4a) estatubatuar margolari eta grabatzailea izan zen, Action painting korrontekoa.

Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadan egon zen Bigarren Mundu Gerran. Maniobra batzuetan zauritu zen, eta urte batzuk eman zituen ospitalean. Han hasi zen margotzen. Artea ikasi zuen Berkeleyn.

Bere lehen eragina Mark Rothko, Arshile Gorky eta Clyfford Still bezalako margolarien espresionismo abstraktua izan zen. 1950eko hamarkada Parisen eman zuen, non tachismoak eragin zion. Asiako kulturak eta zen budismoak ere eragin zioten.

1960ko hamarkadan Kaliforniara itzuli zen. Psikoanalisiaren ondoren, arreta jarri zien bere ametsei eta subkontzientearen irudiei.

1980ko hamarkadan, oso aktibo egon zen grabatzaile gisa, eta lan ugari sortu zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]