Satiro

Satiro Greziar mitologian, basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena.[1] Erromatarrek beren faunoekin berdindu zituzten satiroak. Dionisoren jarraitzaileak ziren eta sexu-instintu gordinenak irudikatzen zituzten. Ardoa edaten, jostatzen, dantzan eta ninfen atzetik ibiltzen ziren.[2]
Artean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artean Satiroak ninfa edo Menadeekin batera irudikatzen ziren, eta hauek atzetik ibiltzen ziren. Praxiteles eskultore greziarrak arte mota berri bat irudikatu zuen, non Satiroa gaztea eta ederra zen eta animalia-ezaugarri txiki batzuk baino ez zituen. Artista helenistikoek kontzeptu hori garatu zuten erdi-animalia diren subjektuen irudikapen umoretsu edo indartsuetan, gizaki hutsetik ihes egiteko modu gisa.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «satiro - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (kontsulta data: 2026-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cartwright, Mark. (2022-07-14). «Sátiro» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2026-05-26).
- ↑ (Ingelesez) «Satyr and Silenus | Mythological Creatures, Wine & Music | Britannica» Encyclopedia Britannica (kontsulta data: 2026-05-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.