Sirene gazta
Itxura
| Sirene gazta | |
|---|---|
| brined cheese (en) | |
| Materialak | ardi esnea |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Bulgaria |
Sirene (bulgarieraz: сирене; mazedonieraz: сирење, sirenje; serbieraz/kroazieraz : сир, sir) gazta zuri mota bat da, oso ezaguna dena Bulgariako eta Ipar Mazedoniako gastronomian, baita inguruko herrialdeetan ere.
Normalean behi-esnearekin egiten da, nahiz eta ez den arraroa ardi-esnearekin edo nahasketa batekin egindako bertsioak aurkitzea. Gantz edukia %40-45 ingurukoa da. Blokeetan ekoizten da eta ehundura oso pikortsua du. Normalean gazta-oholetan, entsaladetan (Shopska entsaladan adibidez) edo labean urtuta zerbitzatzen da. Sirene gazta jatorriz ahuntz-esnearekin egiten bazen ere, gaur egun ez dago esne horrekin egindako bertsiorik.