Trinitat Sais Plaja
| Trinitat Sais Plaja | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | La Bisbal d'Empordà, 1878 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Bartzelona, 1933ko urriaren 17a (54/55 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | katalana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | medikua |
Trinitat Sais i Plaja (La Bisbal d´empurdá, 1878 - Bartzelona, 1933ko urriaren 17a) kataluniar medikua izan zen, zehazki 8. emakumea Katalunian Medikuntza ikasketak egiten, 1896tik 1903ra bitartean Bartzelonako Unibertsitatean.[1][2][3] Jostun baten eta emagin baten alaba zen.
Bartzelonan aritu zen batez ere profesional, eta tokologia eta pediatria izan zituen espezialitate. Bere ezagutza zientifikoak zabaldu zituen hitzaldiak eta ikastaroak emanez, eta haien bidez emakumeen eskubide sozialak ere defendatzen zituen.
Nabarmentzekoa da 1914an Bartzelonako Sendagileen Elkargo Ofizialean ikastaroa irekitzeko hitzaldia eman zuen lehen emakumea izan zela. Bertan zalantzan jarri zuen emakumeek puerikulturan zuten prestakuntza falta eta higiene-falta haurren heriotza-kausa nagusi gisa.
Emakumeek osasun-arloan zuten garrantziaren inguruan zuen kezkarekin bat etorriz, hitzaldiaren izenburua honako hau zen: «Emakumearen ezjakintasuna higieneari eta haurtzaintzari buruzko ezagutzetan, haurren heriotza-tasaren lehen kausa gisa».
Bere alabak, Teresa eta Edelmira, ere mediku izan ziren.[3]
Zenbait argitalpen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cartilla de vulgarización higiénica (1910)
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2005: Medikuntzaren Historiari buruzko jardunaldia. Medikuntza eta osasuna Empordàn. Aspectes històrics
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Virgili, Universitat Rovira i. «Trinitat Sais i Plaja | Mujeres médicas | Dones i Ciències | Año de las Mujeres y las Ciencias | Observatorio de la Igualdad | Universidad responsable | Vida en el campus» Universitat Rovira i Virgili.
- ↑ «Metges Catalans | Trinitat Sais i Plaja» www.galeriametges.cat.
- 1 2 Bonilla, Lara. (abril de 2013). «La medicina té cara de dona» Diari Ara ISSN 2014-010X..