Edukira joan

Umore idor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joey Bishop Rat Packeko komediagilea, estilo inespresiboagatik ezaguna, Jennie eta Terrie Frankel (Doublemint Twins), Sig Sakowicz, Tony Diamond, Sara Sue, Tippi Hedren eta Mel Bishopekin batera.

Umore idorra edo espresiorik gabekoa (ingelesez: deadpan)[1] emozioen edo gorputz-jarreraren aldaketarik gabe aurkezten den umore mota da, gehienetan gaiaren barregarritasunarekin edo absurduarekin alderatzeko adierazpide komiko gisa.[2] Forma hori zuzena, ironikoa, lakonikoa edo itxuraz borondatezkoa ez dena izan daiteke. 1656an, Fleury de Bellingenek idatzi zuen Pince-sans-rire ("espresiorik gabeko umorea") esamoldea Je vous pince sans rire izeneko mahai-joko zahar batean sortu zela.[3]

Vaudevilleren bere hastapenetan, Buster Keatonek bere espresiorik gabeko jarrera garatu zuen. Keaton konturatu zen publikoak hobeto erantzuten ziola bere harrizko aurpegiari irribarre egiten zuenean baino, eta estilo hori eraman zuen bere karrerara zinema mutuan.[4] Vitaphone sistemaren 1928ko The Beau Brummels film laburra, Al Shaw eta Sam Lee vodevilen komikoekin, erabat espresiorik gabe egin zuten.[5] 1980ko Airplane! filma ere deadpan moduan grabatu zuten ia osorik.[6]

Deadpan britainiar umorearen ezaugarrietako bat da.[7][8] John Cleese, Fawlty Towersen Basil Fawlty antzezten eta Rowan Atkinson, Blackadderren Edmund Blackadder antzezten, telebistako komedien umore idorraren bi adierazle dira. Monty Python komedia-konpainiak bere lanean ere erabili zuen, The Ministry of Silly Walks esketxean, esaterako.[9] Bere lan ezberdinetan, Ricky Gervaisek hasperen sumindu bat egiten du sarritan.[10] Bere jarrera inespresiboagatik, Peter Sellersek Aktore Onenaren BAFTA saria jaso zuen I'm All Right Jack (1959) filmagatik. Ali G eta Borat bezalako pertsonaietan, aldiz, Sacha Baron Cohen komedianteak ustekabeko subjektuekin elkarreragiten du, beren buruaz trufatzeko prestatuak izan direla konturatu gabe; horri buruz, The Observerrek dio «bere ibilbidea jendea urduri jartzean oinarrituta eraiki dela, espresiorik gabeko aurpegia mantentzen duen bitartean».[11] Victoria Beckham Spice Girls musika-taldeko kidea bere umore idorragatik da ezaguna.[12]

Umore idorra askotan intelektualentzako umorearekin nahasten da (edo egghead, ingelesez), umore idorreko umorea ez baita existitzen hitzetan edo moduan. Aldiz, entzuleak umorea bilatu behar du hitzen, adierazpenaren eta testuinguruaren arteko kontraesanetan. Testuingurua sartzen ez bada edo kontraesana identifikatzen ez bada, entzuleak ez du umore idorra barregarri aurkitzen. Hala ere, «espresiorik gabeko» terminoak, berez, moduari bakarrik egiten dio erreferentzia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) Rishel, Mary Ann. Writing humor. Detroit: Wayne State University Press, 166 or. ISBN 0-8143-2959-4..
  2. ↑ (Gaztelaniaz) Sentido Del Humor Seco: 20 Signos De Que Has Dominado El Hueso Seco Y Divertido. .[Betiko hautsitako esteka]
  3. ↑ Fleury de Bellingen, L'Étymologie des proverbes français, Haga, 1656.
  4. ↑ (Ingelesez) «Deadpan: the comedy of Buster Keaton» Telescope (CBC.ca) 1964-4-17.
  5. ↑ Knipfel, Jim. (2015-5-29). «Shaw and Lee: Vaudeville's Loony Futurists» OZY.
  6. ↑ (Ingelesez) Dudek, Duane. «25 years and still laughing; 'Airplane!' maintains its cruising» Milwaukee Journal Sentinel.
  7. ↑ (Gaztelaniaz) Una Guía Básica para Comprender el Humor Británico. .
  8. ↑ (Ingelesez) Bloxham, Andy. (2008-3-10). «British humour dictated by genetics» Daily Telegraph.
  9. ↑ (Ingelesez) «John Cleese and Mick Jagger are wrong – Monty Python's silly walks are still hilarious» The Guardian.
  10. ↑ (Ingelesez) «The king of deadpan» The Irish News.
  11. ↑ (Ingelesez) «Sacha Baron Cohen: Our man from Kazakhstan» The Guardian 2006/9/10.
  12. ↑ (Ingelesez) «The Spice Girls: cake fights and catty talk – what could be better?» The Guardian 2019/6/01.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]