Edukira joan

Bealtaine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bealtaine
Irudi
MotaCeltic holiday (en) Itzuli
EgunMaiatzaren 1
Estatu burujabeIrlandako Errepublika, Erresuma Batua eta Man
Osagai hau/hauek du/ditu

Bealtaine -ˈbʲal̪ˠt̪ˠənʲə ahoskatua-, Bealltainn -ˈbʲal̪ˠt̪ˠən- edo Beltane -ˈbɛltən, euskaraz: «Suona»- maiatzaren 1ean Irlandan ospatzen den antzinako jaia da. Historikoki Irlandan, Eskozian eta Man Uhartean ospatzen zen. Gales, Kornualles eta Bretainia bezalako herrialde zeltikoetan antzeko jaialdiak ospatzen ziren egun berean. Bealtaine eta Samhain ziren Irlandako festa nagusiak. Gaur egun, jaiak bizirik dirau nazio zeltikoetan eta diasporan antolatzen diren ekitaldi folklorikoei esker.

Bealtaine jaiak artzain-udaren hasiera markatzen zuen, artzainek ganadu-taldeak udako larreetara eramaten zituztenean. Irlandera modernoan Mi na Bealtaine (euskaraz: «Bealtaineren hilabetea») maiatzari esaten zaio.

Jaia ospatzeko mendi eta muinoetan suak pizten zituen jendeak Oidhche Bhealtaine egunean (euskaraz: «Bealtaine bezpera»).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]