Eyes Wide Shut
Eyes Wide Shut, euskaraz: «Ongi Itxitako Begiak», 1999ko Stanley Kubrick estatubatuar zinema zuzendariaren suspensezko film erotiko bat da, baita zinema-zuzendari honek filmatu zuen azken filma ere. Arthur Schnitzler idazlearen Dream Story eleberrian oinarritua dago. Tom Cruise, Nicole Kidman, Sydney Pollack eta Marie Richardson aktoreek antzeztu zuten.
Hil osteko lana da, Kubrickek behin betiko filmaren muntaia Warner Bros ekoiztetxeari eman eta egun gutxira hil baitzen.
Eyes Wide Shut filma oso nahasi eta enigmatikoa da, beraren inguruan gogoeta egiteko, hainbat alditan ikusi beharrekoa. Bertan kontatzen diren gertakariak errealitatea eta ametsaren arteko muga zirriborratzen dute, filma misteriotsua denez eta amaiera oso definitua ez duenez, berarekiko hainbat irakurketa ezberdin egiteko ateak irekita uzten ditu.
AEBtan eta Ingalaterran filmatu zen, tartean Mentmore Towers jauregian.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorioa nagusiki New York hirian girotua dago, bertan Bill Hardford doktorea (Tom Cruise) eta haren emazte Alice-en (Nicole Kidman) sexu abenturak azaltzen dira, aurretik emazteak maitale batekin maitasun abentura bat izan zuela aitortu ostean. Bikotea sexu abentura bati ekingo dio, eta orgiak antolatzen dituen kultu klandestino batean barneratuko dira.
Casting
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nicole Kidman - Alice Harford
- Tom Cruise - Bill Harford doktorea
- Sydney Pollack - Victor Ziegler
- Marie Richardson - Marion
- Todd Field - Nick Nightingale
- Sky du Mont - Sandor Szavost
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1999ko filmak
- Stanley Kubrickek zuzendutako filmak
- Stanley Kubrickek idatzitako filmak
- Frederic Raphaelek idatzitako filmak
- Tom Cruisek antzeztutako filmak
- Nicole Kidmanek antzeztutako filmak
- Sydney Pollackek antzeztutako filmak
- Sky du Montek antzeztutako filmak
- Vinessa Shawek antzeztutako filmak
- Leon Vitalik antzeztutako filmak
- Rade Šerbedžijak antzeztutako filmak
- Leelee Sobieskik antzeztutako filmak
- Thomas Gibsonek antzeztutako filmak
- Alan Cummingek antzeztutako filmak
- Julienne Davisek antzeztutako filmak
- Togo Igawak antzeztutako filmak
- Marie Richardsonek antzeztutako filmak
- Brian W. Cookek antzeztutako filmak
- Christiane Kubrickek antzeztutako filmak
- Angus MacInnesek antzeztutako filmak
- Stanley Kubrickek antzeztutako filmak
- Stanley Kubrickek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako film dramatikoak
- Suspense filmak
- Thriller erotiko filmak
- Bikote ezkonduei buruzko filmak
- Adulterioari buruzko filmak
- Elkarte sekretuei buruzko filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Misterio filmak
- Lizunkeriari buruzko eztabaidak filmetan
- Eleberrietan oinarritutako filmak