Gubernia
Gubernia (errusieraz губе́рния) Errusiar Inperioko banaketa administratibo handiena zen. Batzuetan, «probintzia» gisa itzultzen da. Gubernia, gobernatzaile batek gobernatzen du.
Banaketa administratibo hau 1708ko abenduaren 18an sortu zen, Petri.a enperadorearen ediktuaren ondorioz. Ondoren, herrialdea zortzi guberniatan banatu zen. 1719an, guberniak probintziatan banatu zituzten. Geroago, guberniak 23raino ugaritu ziren.
1775eko erreformaren bidez, guberniak oraindik gehiago banatu ziren, ujezd delakoetan. Banaketa administratibo berria biztanle kopuruan oinarrituta zegoen, eta gubernia izenaren ordez namiestnitxiestvo sinonimo errusiarra ezarri zioten; batzuetan, «erregeordetza» gisa itzultzen da.
1796ko abenduaren 13ko errusiar senatuaren ukaziaren bidez, gobernatura orokorra edo guberniaren estatusa berrezarria izan zen, eta Errusia, berriz ere, guberniatan banatu zen; guberniak, ujezdetan; eta ujezdak, volostetan.
Banaketa administratibo horrek 1917ko Errusiar Iraultza arte iraun zuen.
Otsaileko Iraultzaren ondoren, 1917ko Behin-behineko Errusiar Gobernuak guberniei gobernuaren polizia etxe izena ezarri zien. Urriko Iraultzak bere hartan utzi zuen banaketa administratiboa, baina gobernu aparatuaren tokia sobietar gobernuak hartu zuen.
Sobietar Batasunaren banaketa administratiboek aldaketa anitz egin zuten euren lurraldean, 1918-1929 tartean bereziki. Denbora batez, banaketa administratiboa oblast, okrug eta raionena izan zen.
Egungo Errusian, gubernia hitza zaharkitua dago; eta gubernator hitza oblast edo kraietako gobernatzaileentzat erabiltzen da.
Errusiar Inperioko guberniak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Errusiar Inperioko guberniak (1708-1726) | ||||||||||||||||||
| 1708-1709 | Kazan | Ingermanland | Azov | Smolensk | ||||||||||||||
| 1710-1712 | San Petersburgo | |||||||||||||||||
| 1713 | Mosku | Riga | ||||||||||||||||
| 1714-1716 | Niznhi Novgorod | |||||||||||||||||
| 1717-1718 | Astrakhan | |||||||||||||||||
| 1719-1724 | Nizhni Novgorod | Reval | ||||||||||||||||
| 1725 | Voronezh | |||||||||||||||||
| 1726 | Smolensk | |||||||||||||||||
| Artxangelgorod, Kiev eta Siberia guberniak konstante mantendu ziren 1708 eta 1726 artean. | ||||||||||||||||||