Edukira joan

Frías

Frías
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaLuis Arranz Lopez
Izen ofizialaFrías
Posta kodea09211
INEk ezarritako kodea09134
HerriburuaFrías
Geografia
Koordenatuak42°45′41″N 3°17′39″W / 42.761388888889°N 3.2941666666667°W / 42.761388888889; -3.2941666666667
Mapa
Azalera29,37 km²
Altitudea555 m
MugakideakOña, Cillaperlata, Valle de Tobalina eta Partido de la Sierra en Tobalina
Demografia
Biztanleria258 (2025)
alt_left 127 (%49,2) (%50,8) 131 alt_right
Dentsitatea9 bizt/km²
MatrikulaBU
ciudaddefrias.com

Frías Burgosko (Gaztelan eta Leon, Espainia) ipar-ekialdeko udalerri bat da. Burebako eskualdean (Merindadeak) dago, eta izen bereko udalerriko hiriburu da.

Cerro La Muela goragune harkaiztsuan kokatu zen, Ebro ibaitik gertu. Bertan, ibaia zeharkatzeko enklabe estrategikoa eraiki zen erromatar garaian, baina batez ere Erdi Aroan. Horren bitartez kantabriar kostaldea eta meseta elkartzen ziren, Frias Hiriaren oparotasunari eta haren monumentu multzoari leku eginez.

Erdi Aroko hiri-estruktura dauka, gailurrera heltzean Velascotarren gaztelua eta San Vicenteko eliza egonik. Eraikinak bata besteari atxikirik daude, eta hori da herrian nagusitzen den eraikitze sistema. Etxe-eguterak toba izaten du, egurrezko egiturarekin batera. Frias da hiri titulua izanik biztanleria gutxien daukan Espainiako udalerria [1]

2008an 279 biztanle zituen.

Burgos hiriburutik 80 kilometrora dago ipar-ekialdean, Ebro ibaiaren ertzean, 29,37 km2 -ko udal barrutia izanik.[2]

Frias Ebro ibaia zeharkatzeko kokaleku estrategikoan dago, aspalditik erabilia izan dena, gutxienez erromatarren garaitik. Lehenengo erreferentzia historikoa k.o. 867 urtekoa da, zehazki musulmanak menderatu eta gero lur hauek birpopulatzen ari zirenean. XI. mendean, Sancho García kondeak, “Foru oneko” ezizenaz ezaguna, hiria bereganatu zuen. Bera hil ondoren, Frias Iruñea-Naiara erreinuan sartu zen (Nafarroako erreinuaren aurrekoa), Antso III.a Garzeitz Nagusiaren erregealdian.

1202an, Alfontso VIII.a erregeak Logroñoko forua aitortu zion ongizate eta independentzia gehiago izan zitzan, biztanleriaren garapen ekonomikoa sustatuz. Gainera, juduen auzoa ere izan zuen. Ondoren, Gaztela pean egotera pasatu zen eta haren eragina Tobalinako Haranean barna hedatu zuen. XIV. mendean zubi gainean dorre bat eraiki zen, zubisaria eraginkorki kobratzeko asmoz.

1435ean, Joan II. erregeak hiribilduari hiri titulua eman zion, Espainiako biztanleria txikiena zeukan hiria izanik. Horren helburua zen Pedro Fernández de Velasco Haroko kondeari Peñafielen truke aldatzea. Hala ere, Friasko biztanleriak uko egin zion Haroko Kondea Jauntzat hartzeari. Gertaera horrek liskarrak sortu zituen, eta plaza luzaroan setiatu ostean, herritarrek amore eman behar izan zuten, Jaun berriaren arauak onartuz.

1492an Errege-erregina Katolikoek Friasko dukerria sortu zuten, eta Velascotarrei eman zieten.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Oña, Cillaperlata, Valle de Tobalina eta Partido de la Sierra en Tobalina.

Biztanleriaren tamainaUrtea240250260270280290300310320200020052010201520202025FríasBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 131 gizon, 127 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
0.00
1.53
 
90-94
 
4.72
2.29
 
85-89
 
5.51
3.05
 
80-84
 
7.09
5.34
 
75-79
 
5.51
6.87
 
70-74
 
1.57
12.98
 
65-69
 
7.87
7.63
 
60-64
 
15.75
11.45
 
55-59
 
7.09
9.92
 
50-54
 
10.24
5.34
 
45-49
 
7.09
4.58
 
40-44
 
3.15
6.11
 
35-39
 
5.51
6.11
 
30-34
 
0.79
4.58
 
25-29
 
3.15
3.82
 
20-24
 
3.94
2.29
 
15-19
 
3.15
3.82
 
10-14
 
2.36
0.76
 
5-9
 
3.94
1.53
 
0-4
 
1.57
Iturria: Instituto Nacional de Estadística[3]

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 39,5 udalerri berean jaioak ziren[4], probintziako batez bestekoaren (% 46,8) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak % 33,7 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 8,5 —probintzian % 14,4—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Burgosko mapa
Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 39,5Probintzia berean · % 16,7Erkidegoan · % 1,6Beste erkidegoa · % 33,7Estatutik kanpo · % 8,5
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 22 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 59,1)[5]. Jaiotza herrialde nagusiak Ekuador, Kolonbia, Errumania dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 59,1Europa · % 27,3Afrika · % 13,6
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
◄ gizonezkoakjaioterriaemakumezkoak ►
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 621 etxebizitza zeuden: 132 (% 21,3) nagusiak eta 489 (% 78,7) ez-nagusiak.[6] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 2 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 8 plazarekin (4 plaza etxebizitzako).[7]

621etxebizitza
132etxegune
2etxebizitza turistiko (2026) Burgosko mapa

Etxebizitza multzoa Burgosko mapa

132
489
Etxebizitza nagusia (132)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (489)

Guztira 132 etxegune zeuden, eta horietatik 57 (% 43,2) pertsona bakarrekoak ziren.[8]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 157
2 pertsona33
3 pertsona22
4 pertsona19
5 edo gehiago1

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 248 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 28,2 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 20,6; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 26,2; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 25,0.[9] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 23,5 zen 2021ean eta % 28,2 2024an; beraz, 4,7 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 29,6 izatetik % 25,0 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 30,0 ziren, eta gizonen artean % 26,6; 3,4 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 30,0 eta gizonen % 20,3 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

248biztanle 15 urte edo +, 2024
% 28,2goi-mailako ikasketak+4,7 puntu 2021etik mapa
% 25,0lehen hezkuntza edo gutxiago−4,6 puntu 2021etik mapa
% 25,0
% 26,2
% 20,6
% 28,2
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 25,0Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 26,2Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 20,6Goi-mailako ikasketak · % 28,2
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Burgosko mapa
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Frías, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak70% 28,234% 26,636% 30,0
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa51% 20,634% 26,617% 14,2
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)65% 26,234% 26,631% 25,8
Lehen hezkuntza edo gutxiago62% 25,026% 20,336% 30,0
Guztira248% 100,0128% 100,0120% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Frías, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 23,5% 21,1% 25,9% 29,6247
2022% 23,7% 22,4% 24,9% 29,0245
2023% 25,9% 21,0% 25,5% 27,6243
2024% 28,2% 20,6% 26,2% 25,0248
500 biztanletik beherako udalerrietan, INEk ikasketa-maila lau multzo nagusitan baino ez du argitaratzen, eta ez du jaiolekuaren araberako daturik ez ikasten ari direnei buruzkorik ematen.

Hona hemen udalerriko herriak:

Herria Biztanleria (2000) Biztanleria (2010)[10]
Frías (Burgos) 234 218
Quintanaseca 11 29
Tobera 31 28

Friasen sozialismoa nagusitu da demokraziako urte gehienetan zehar. Hala ere, bertako alkatea 2007tik 2011ra, Luis Arranz popularra izan da. 2007an PP eta IU arteko hitzarmenari esker, eta 2011an gehiengo absolutua eskuratu zuelako. 2015 ostean, José Luis Gómez (sozialista) da alkatea.

2015ko hauteskundeen emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • PSOE: 134 boto – 6 zinegotzi
  • PP: 40 boto – 1 zinegotzi

Erdi Aroko hirigunea Multzo Historiko izendatua dago eta hiri-estruktura eta eraikuntza berezitasunak gorde ditu.

Fríasko etxe esekiak.

Zurez eta tobaz egindako etxeak moldatu behar izan dira “La Muela” izeneko haitz handiak uzten dien eremu mugatura. Haitz horren gainean hiriko goiko aldea ezartzen da, halabeharrez, etxeak haitzaren ertzetan eraikiak izan dira, amildegiarekin bat eginez.

Eremu mugatuko lekua izanik, Friasko goiko partearen hirigintza eta arkitektura lur horretara egokitu behar izan dira. Horrek etxea gora zein behera eraikitzea dakar, tobazko harrian induskatuz, bi solairu baino gehiagoko etxeak eraikiz.

Eraikin hauek osatzen dituzte haitzetik gora doazen karrikak, Velascotarren gaztelura eta San Vicente elizara heldu arte. Hiribildua harresi batek inguratzen du, bere osotasunean ez bada ere. Horren baitan hiru ate zeuden, eta horietatik bi geratzen dira. Postigoko atea eta Medinakoa.

Kuartel Etxea eta Salazartarren Jauregia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluko sarreran dago eta ate gainean Salazar sendiaren hamahiru izarrak dituen ezkutua dago, kanpoaldetik San Frantziskoren kordela daukala. Eta Alfontso VIII.a plazan kokatzen da. Jauregi honen baitan Frias Hiriko Turismo Bulegoa dago.

Erromatar harbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fríastik erromatar harbide garrantzitsua pasatzen da, Gaztelako mesetaren eta Iberiar Penintsularen arteko komunikazio bide zena. Harbideak Ebro ibaia zeharkatzen zuen, Friasko zubi erromanikoa dagoen lekutik 500 metro beherago, gero iparralderantz Puron errekako haitzartean eta Urduñako mendatean zehar jarraitzeko. Fríastik ere irteten zen Errioxaraino zihoan erromatar harbidea. Honako ibilbidea du: calle La Canaleja, calle de Rueda, calle de Ronda, calle Rincón de Soto eta calle Calzada.

Erdi Aroko Zubia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubia jatorri erromanikokoa izanik —erromatar jatorrikoa izatea ere ezin da baztertu—, 143 metroko luzera eta 9 arku ditu. Beranduago, XIV. mendean defentsarako dorre bereizgarria eraiki zitzaion erdialdean, saietera eta almenekin. Bertatik igarotzeko zubisaria ordaindu behar zen. Horrez gain, Salero Etorbidea eta Zubiko Andra Mari Etorbidea elkartzen ditu.

Friasko Dukeen Gaztelua edo Velascotarrena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Fríasko gaztelua»
Gazteluko sarrera.

Fríasko gaztelua, ofizialki Fríasko dukeen gaztelua (gaztelania: Castillo de los Duques de Frías) edo Velascotarren gaztelua Burgosko probintziako Frías herrian kokaturiko gaztelua da. Gaztelua La Muela muinoaren tontorrean eraikia dago eta haren inguruan herrixka garatu zen. Bertatik Tobalina harana eta Ebroko pasabidea kontrolatzen zituzten, Iberiar goi-lautada eta Bizkaiko Golkoaren erlaitza lotzen dituen bide nagusia bertatik pasa delako.

Lanak XII. mendean hasi arren, XIII., XV. eta XVI. mendeetan zaharberritu zuten. Harri-hormak oso sendoak dira eta ondo mantenduta daude, inguruan San Vicente eliza izanik.

1949ko apirilaren 22ko dekretu batek eraikina babestu zuen.

San Vicente Martii eta San Sebastian parrokia-eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dauden eta egon ziren hiriko eliza guztien artean deigarriena da. Haitzeko ertz batean dago. Izatez eraikuntza erromanikoa bazuen ere, egun aztarna batzuk baino ez dira geratzen 1904an dorrea erori ostean berria eraiki baitzen. Bertako atelada nagusia egun New York hiriko Kalostren Museoan dago ikusgai.

XIV eta XVI mendeetan zehar bi kapera atxiki zitzaizkion habe nagusiari, Tentazioen Kristo Santuarena eta Ikustaldiarena. Barnealdean erretaulak, aldareak, hilobiak eta, margolanak ikus daitezke, baita erlijiozko irudigintzaren bilduma handia ere. Benlloch Kardinalaren plazan dago.

Juduen auzoa ia ezezaguna izan zen joan den mendeko azken hamarkadetara arte, baina garrantzia izan omen zuen. Santa María de Vadillo komentuko kartularioan aipatzen da 1336an eta mende amaierara arte juduak egon zirela, nahiz eta lehenago ere euren aipamenik agertu den XIII mendearen amaieran. 1387an Nahamías izeneko auzokide baten aipamena dago. Oraindik ere 1574an “Friasko diru-biltzailea”-ren inguruko testigantza zegoen, judu ohia zena, Juan Sanz de la Ussa izenekoa. Baina ez dago oso argi ia gizon hori errea izan zen, edo barkamena eman zitzaion eta bere ondasunak saldu zituzten. Bera izan zen Velascotarren diru-biltzailea eta Ikustaldiaren sortzailea ere bai.

Convenio kalean eta Virgen de la Candonga kalean aurkitzen da.

Beste monumentu batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Frantziskoren Komentua. XIV. mendeko eraikina da eta mendeetan zehar beste hainbat eginkizunetarako ere erabilia izan da, besteak beste etxebizitza izanik.
  • Santa María de Vadillo Komentua. 1219an sortu zuen Diego Farok. San Agustin-en erregelapeko kalonjeen komunitate batek okupatu zuen. Ospitale gisa erabilia izan zen. Bestalde, eraikuntzako hiru atal ditu estilo gotiko eta errenazimentukoak, ondo kontserbaturiko elizak bezala. Hala ere, Mendizabalen Desamortizazioaren ostean abandonaturik geratu zen XIX. mendean.
  • San Vitores eliza. Estilo gotikokoa da, XIII eta XIV. mendeen artean eraikia.

Primer Premio Provincial de Embellecimiento (1976).

Primer Premio Nacional de Embellecimiento (1980).

Premio "C" de Turismo de Castilla y León (1994).

Primer Premio de Embellecimiento de la Excma. Diputación (2008).

Udalerriko ekonomia nekazaritzan (barazkiak eta lekaleak), eta turismoan oinarritzen da. Ebro ibaiaren inguruko lurretan hainbat ortu dago, eta batez ere letxugak, patatak, tomateak eta piperrak ekoizten dira. Gainera, udan hiriak biztanleria bikoizten du bertan uda igarotzen dutenen eta turisten eraginez.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 13.898 euro-koa zen[11], eta etxegune bakoitzeko 29.130 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (15.988 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) azpitik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 15.050 euro zen. Errenta gordina 17.075 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 55,6[12]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 23,7), beste diru-sarrerak (% 16), langabezia-prestazioak (% 1,1), beste prestazioak (% 3,6).

56%
24%
16%
Soldata · % 55,6Pentsioak · % 23,7Langabezia · % 1,1Beste prestazioak · % 3,6Beste sarrerak · % 16
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[13][oh 1]. Udalerrian indizea 31,7 da, probintziakoaren (28,5; Burgosko mapa) gainetik eta Espainiakoaren (32,1) parean. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,6 da, probintziakoaren (2,4; Burgosko mapa) gainetik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Frías udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 118 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 48,2; gainerako % 51,8 inaktibo zeuden.[14] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 7,6 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 49,6 zen eta emakumezkoena % 46,6; langabezia-tasa, aldiz, % 4,8 eta % 10,9 zen, hurrenez hurren.[14]

Okupatuen kopurua 114 zen 2023ean, 2021eko 106etik gora.[15] Emakumeek okupatuen % 43,9 osatzen dute, eta gizonek % 56,1.

114okupatu, 2023+% 7,5 2021etik
% 43,9emakumeak okupatuen artean
% 48,2jarduera-tasa, 2024
% 7,6langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 44,5
% 51,8
Okupatuak · % 44,5Langabeak · % 3,7Inaktiboak · % 51,8
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Frías, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak109% 44,560% 47,249% 41,5
Langabeak9% 3,73% 2,46% 5,1
Inaktiboak127% 51,864% 50,463% 53,4
Guztira245% 100,0127% 100,0118% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 70,2), industria (% 12,3), nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 10,5) eta eraikuntza (% 7,0).[15]

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Burgosko mapa
% 10,5
% 12,3
% 70,2
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 10,5Industria · % 12,3Eraikuntza · % 7,0Zerbitzuak · % 70,2

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 66,7; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 19,3), eta oinarrizko okupazioak % 9,6.[16] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 65,6 eta emakumeen % 68,0).

% 19,3
% 66,7
% 9,6
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 19,3Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 66,7Oinarrizko okupazioak · % 9,6Ez dago jasota · % 4,4
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Frías, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak22% 19,312% 18,810% 20,0
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak76% 66,742% 65,634% 68,0
Oinarrizko okupazioak11% 9,68% 12,53% 6,0
Ez dago jasota5% 4,42% 3,13% 6,0
Guztira114% 100,064% 100,050% 100,0

Okupatuen % 57,0 besteren konturako langileak dira, eta % 43,0 norberaren konturakoak.[17]

% 43,0
% 57,0
Norberaren kontura · % 43,0Besteren kontura eta beste egoera bat · % 57,0
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Frías, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura49% 43,031% 48,418% 36,0
Besteren kontura65% 57,033% 51,632% 64,0
Guztira114% 100,064% 100,050% 100,0

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 23 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 591 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[18][oh 2]. Udalerriaren azalera 29,4 km² denez, NAE lurraldearen % 20,1 da[19]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 98,1 lur goldagarria (580 ha, 21 ustiategitan), % 1,2 larre iraunkorrak (6,9 ha, 3 ustiategitan), % 0,8 berotegiak edo babes garai irisgarriak (4,5 ha, 3 ustiategitan) eta norberaren kontsumorako baratzeak (0,08 ha, 3 ustiategitan)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
20%
80%
NAE · 591 ha (% 20,1)Gainerako azalera · 2.346 ha (% 79,9)
NAE, lur-erabileraren arabera
98%
Lur goldagarria · 580 ha (% 98,1)Larre iraunkorrak · 6,9 ha (% 1,2)Baratzeak · 0,08 ha (< % 0,1)Berotegiak · 4,5 ha (% 0,8)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 166 gidari zeuden erroldatuta: 101 gizon (% 60,8) eta 65 emakume (% 39,2)[20]. Biztanleen % 64,3 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 317 ibilgailuk osatzen zuten: 157 turismo, 48 furgoneta, 45 motozikleta, 36 kamioi eta 8 ziklomotor[20]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 609 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (555) gainetik.

Turismoen batez besteko adina 15,3 urtekoa zen; turismoen % 2,5k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 20,4k 25 urte baino gehiago[20]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 60,6 diesel zen eta % 39,1 gasolinazko; 1 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,3; probintzian % 0,6). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 1,9k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 41,7k ez zuen etiketarik[oh 4].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
28%
29%
42%
0 etiketa · 1 (% 0,3)ECO · 5 (% 1,6)C etiketa · 86 (% 27,6)B etiketa · 90 (% 28,8)Etiketarik gabe · 130 (% 41,7)
Turismoak, adinaren arabera
9%
22%
46%
20%
< 4 urte · 4 (% 2,5)4–8 urte · 14 (% 8,9)8–15 urte · 34 (% 21,7)15–25 urte · 73 (% 46,5)≥ 25 urte · 32 (% 20,4)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

Jai tradizionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jairik garrantzitsuena Kapitainaren Jaia da. Ekainaren 24an ospatzen da eta Friasko herritarrek botere feudalaren aurka egindako iraultza ospatzen da, eta baita Independentziaren Gerran egindako Napoleonen tropen askapena. Jai honetan herriak urtero kapitain bat hautatzen du, honek herria dantzari batzuekin batera zeharka dezan, bandera batekin dantzatzen duen bitartean.

Maiatzean Maiatzeko Gurutzea ospatzen dute, eta irailean Kristo Santuaren jaia. Bestalde, abuztuaren amaieran nekazal eta artisau azoka egiten dute.

  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Información general» Fríasko Udalaren webgunea. http://www.ciudaddefrias.es/municipio.
  2. ↑ «Frias» Google maps. .
  3. ↑ (Gaztelaniaz) «Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera)(68535)» INE (kontsulta data: 2026-07-31).
  4. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Burgos.tab.
  5. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Burgos.tab.
  6. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  7. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  8. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  9. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo y nivel de estudios (agregado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  10. ↑ INE
  11. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Burgos.tab.
  12. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Burgos.tab.
  13. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  14. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo y relación con la actividad (agrupado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  15. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y rama de actividad (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  16. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y ocupación (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  17. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  18. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Burgos.tab (Wikimedia Commons).
  19. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1657230.
  20. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Burgos.tab (Wikimedia Commons).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]