Edukira joan

Elantxobe

Elantxobe
 Bizkaia, Euskal Herria
Elantxobe itsasotik ikusita.

Elantxobeku armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Elantxobe
AlkateaPatxi Egurrola Goyogana (EH Bildu)
Posta kodea48310
INE kodea48031
Herritarraelantxobetar
Kokapena
Koordenatuak43°24′14″N 2°38′19″W / 43.403888888889°N 2.6386111111111°W / 43.403888888889; -2.6386111111111
Mapa
Azalera1,9 km²
Garaiera0 - 150 metro
Distantzia29 km Bilbora
Demografia
Biztanleria320 (2025:  −29)
alt_left 162 (%50,6) (%49,4) 158 alt_right
Dentsitatea16,84 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak [1]% 88.17 + % 4.44 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]%  (2021)
Etxeko erabilera [3]% 80.18 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera1858an udalerri independente bihurtu. urtea
Webguneahttp://www.elantxobe.eu

Elantxobe Bizkaiko kostaldean dagoen udalerria da, Busturialdea eskualdekoa. 325 biztanle zituen 2025. urtean. 1833 arte Ibarrangeluko auzoa izan zen. Hain zuzen, Elantxobe izena Ibarrangeluko Elantxo baserri auzoaren behealdean kokatuta egotetik datorkio. 1854an Bizkaiko Batzar Nagusietako partaide egin zen, 113 zenbakidun jarlekuarekin eta botoarekin.

Elantxobe toponimoa Elantxo hitzetatik dator. Izan ere, izen hori eman zioten baserri-mul­tzo txiki bati, eta hango biztanleak arrantzara jaisten ziren orain portua dagoen lekura. Horrenbestez, etimologikoki, 'El‑antxo‑be' hitzak «Elantxo auzoa» esan nahi du.

Elantxobe udalerriaren ikuspegi orokorra.
  • Alarre
  • Lamera
  • Matxikale

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erliebe malkartsuko herria da eta edertasun handikoa, turista askok bisitatzen dute urtero. Ogoño mendiaren ekialdeko magalean dago kokaturik, 150 metroko altueratik itsas mailarainoko jauzia du, eta behealdean arrantza portua dauka.

Ogoño mendira doan bide bat bada, Elantxobeko kanposantua dagoen tokian. Kanposantua, hiriaren goialdean dago. Portura doan errepidetik harrizko hondartza batera joan daiteke Lapatza deritzona. Ibarrangelu eta Eak ere badute izen bereko harrizko hondartza bana.

Elantxobeko klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eraginarekin, eta urte osoan zehar tenperatura lasaiekin. Ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak ohikoak dira urte osoan zehar. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Itsasoko brisek tenperaturetan eragina dute urte osoan, eta barrualdeko beroak nekez iristen dira kostaldera udan.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri xarmagarri honen lehen biztanleak Ibarrangeluko marinel eta arrantzaleak ziren, Ogoño lurmuturrean ainguratuta zituzten itsasontziengandik gertuago bizi nahi zutenak. Antzinatik iritzi diote Elantxobeko itsasertzeko Sosotxu, Santa Mero eta Sakristana Banku senaiak oso egokiak direla arraiak harrapatzeko, Bara eta Kala Faltso gadidoak harrapatzeko (besteak beste legatza, estimazio handia duena), eta Kala Burgos, berriz, pertziformeak harrapatzeko (haien artean ezagunena meroa da).

1527. urtean sortua Ibarrangeluko portu moduan, garrantzia izan zuen, portu eta defentsarako postu bezala. 1547an elantxobetarren arbasoek bi balea harrapatu zituzten, bermeotarrek legez kontra kendu zizkietenak, eta oso auzi luzea izan zuten.

Bizkaiko Jaurerriko agintarien erabakiz, 1703an bi talaia jarri zituzten Ogoñon. Urte batzuk lehenago, Ingalaterrako Oliver Cromwellen armadaren erasoa aurreikusita, defentsa sendotu zuten 25 fusil eta bolbora lehorrez betetako barril batekin. Haietaz eta lehendik zeukaten 9 librako kanoiaz baliatuta suntsitu zituzten britaniarrak, baita kondairen arabera Ogoñoko itsaslabarreko haitzuloetan bizi ziren sorginak ere, eta haiei buruz hitz egin ohi da gaur egun ere.

Elantxobe pixkanaka hazi egin zen, eta XVIII. mendearen erdial­dean hiribil­duen itxura zuen. Ogoño lurmuturraren eta Lekeitioko Santa Katalinaren artean itsasertzak atzera egiten duenez, zingo handiko itsasontziak ainguratzeko toki segurua da. 1770ean Elantxobek zazpi kabotaje-ontzi txiki zituen, haietatik sei Ibarrangeluko armadoreenak.

Bertakoek portua nahi zuten eta 1783an ekin zioten eraikuntza‑lanei, 33.000 dukateko aurrekontuarekin, Bilboko moja kontzepzionistek emandako maileguari esker. Ogoño lurmuturraren kareharrizko oinarrian —alegia, ia zuzen‑zuzen itsasoan sartzen den oinarri horretan— hasten dira moilak. Portu harrigarria da, ipar‑mendebal­deko haizeak jotzen duenean babesean geratzen dena.

Hala ere, udalerri bezala egindako ibilbideari erreparatuta, Elantxoberen historia laburra da, 1854 arte Ibarrangeluko auzo izan baitzen. Urte honetan udalerri bihurtu, eta ordu arte Gernikako Batzar Nagusietan hitz egiteko ezta botorik emateko eskubiderik ez baitzuen izan. 1858an Ibarrangelutik banandu eta udalerri burujabe bilakatu zen.

XX. mendean hirietara izandako migrazioek herriko biztanleak nabarmen gutxitu zituzten. 1900an Elantxobek 1.200 biztanle izan zituen arren, ondorengo urteetan Bilbora eta Gernikara joan ziren elantxobetar asko, etorkizun hobe baten bila, Euskal Herriko hainbat herrietan gertatu bezala.

Azken patroia 2010eko abenduan jubilatu zenetik, Elantxobek ez du arrantzontzirik[4].

Elantxobeko herrigune koloretsua oso tipikoa da. Portua eraiki zuten unetik gaurko itxura hartu zuen herriak. Hirigintzari erreparatuta, Euskal Herriko kostal­deko herri bitxiena eta ausartena da. Moiletan bertan hasten da herria. Arrantzaleen etxebizitza xumeak dira, bi isurial­deko teilatuak dituztenak, eta ahal bezala hel­tzen diote mendial­deko pareta pikoari. Bata bestearen atzetik, gora eta gora egiten dute, irudi liluragarria osatuz. Mailen arteko desberdintasuna hain handia denez, kale txiki horietako batzuk eskailerak dituzte biztanleak ibil­tzeko.

Goial­dean, zorioneko plataforma batean, San Nikolas parrokia‑eliza dago, 1803an egina eta Elantxobeko arrantzale‑kofradiak ordaindua. Elizan erretaula barroko bat daukate, 1834ko sutearen aurretik Gipuzkoako Arantzazuko santutegian egon zena. Francisco de Arechavalak idazle eta historialariak Aires del Norte liburuan Elantxobeko etxeen deskribapen hau egin zuen:

« Allí donde el tejado de la primera acaba, se atreve la segunda cimientos a elevar. Y así desparramada sin orden ni concierto semejan un rebaño que hacia la cumbre va. »
Lehenengoaren teilatua amaitzen den lekuan, bigarrena ausartu da, al­txa ditu zimenduak. Eta nonahi eta nolanahi nahaspilatuta, artal­dea dirudite gailurrerako bidea hartuta.

Herriaren panoramika ezezagunena da itsasotik begiratzean ikusten dena. Baina, gutxienez, goitik begiratuta ikusteko gomendioa egiten dugu; esate baterako, aparkalekuaren ingurutik. Ondoren, portura oinez jaitsi gaitezke, edota, nahi izanez gero, autoentzako bidea ere badago.

XX. mende hasieran, Elantxoben mila biztanletik gora bizi ziren. Ondorengo hamarkadetan ordea, pixkanaka beherantz joan zen biztanleria, migrazioek eraginda. Joera hori Gerra Zibilaren ondoren indartu zen. Hala, bada, biztanle kopurua %60 jaitsi zen joan den mendean, guztira. XXI. mendearen hasieran, biztanle galerako joerak berdin jarraitu zuen.

Elantxobek uda garaian biztanleria hirukoiztu egiten du, ondoko Ibarrangeluk bezala. Pertsona askok, Elantxoben dute euren "udako etxea". Biztanleriaren egiturari dagokionez, adin nagusiko biztanleria da nagusi, zahartze prozesua nahiko nabarmena izan baita.

Elantxobek leku falta larria dauka. Erliebe malkartsuak zail egiten du etxebizitza berrien eraikitzea posible izatea. Horregatik, oso gaitza da biztanle berriak erakarri ahal izatea.

Biztanleriaren tamainaUrtea20040060080010001200189019201950198020102040ElantxobeBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 158 gizon, 162 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
0.62
0.00
 
90-94
 
4.32
5.70
 
85-89
 
3.70
2.53
 
80-84
 
4.94
8.23
 
75-79
 
9.88
8.23
 
70-74
 
2.47
8.86
 
65-69
 
7.41
6.96
 
60-64
 
8.02
7.59
 
55-59
 
9.26
9.49
 
50-54
 
6.17
8.23
 
45-49
 
6.17
11.39
 
40-44
 
8.64
1.90
 
35-39
 
6.79
3.16
 
30-34
 
3.09
4.43
 
25-29
 
0.62
1.90
 
20-24
 
3.70
5.06
 
15-19
 
1.85
3.16
 
10-14
 
5.56
2.53
 
5-9
 
3.70
0.63
 
0-4
 
3.09
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[5]
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−15−10−505101975198319911999200720152023ElantxobeHazkunde begetatiboa
Urtea197519761977197819791980198119821983198419851986198719881989199019911992199319941995199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Hazkunde begetatiboa 42−64105731−4−3−1−2−4−9−4−10−13−9−4−2−7−10−6−5−3−6−10−4−21−2−10−4−2−6−7−4−2−6−3−5−9−5−5−2−4−5−4
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[6] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
JaiotzakUrtea00,511,522,5319962000200420082012201620202024GizonezkoakEmakumezkoakJaiotzak, sexuka
Urtea199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Bizirik jaiotakoak 300421133224421321223021121214
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[7] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 48,4 udalerri berean jaioak ziren[8], probintziako batez bestekoaren (% 37,6) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 2,2 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 6,6 —probintzian % 13,9—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Bizkaiko mapa
Udal
Prob
Udalerri berean · % 48,4Probintzia berean · % 40,9Erkidegoan · % 1,9Beste erkidegoa · % 2,2Estatutik kanpo · % 6,6
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 88,3 Bizkaian, % 2,5 Gipuzkoan, eta % 0 Araban jaio ziren[9].

Jaioterria, lurralde historikoka
Bizk
EAEt
Bizkaia · % 88,3Gipuzkoa · % 2,5EAEtik kanpo · % 9,2
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 3,1k atzerriko nazionalitatea zuen[10]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Mendebaldeko Europa (% 40), Ekialdeko Europa (% 20), Hego Amerika (% 10) ziren.

Jaiotza herrialde nagusiak Argentina, Ameriketako Estatu Batuak, Maroko dira.[11]

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 71,4Europa · % 19Afrika · % 9,5
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 461 etxebizitza zeuden: 182 (% 39,5) nagusiak eta 279 (% 60,5) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[12] Etxebizitza nagusien % 84,6 jabetzan zegoen eta % 12,6 alokairuan.[12] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 16 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 69 plazarekin (4,31 plaza etxebizitzako).[13]

461etxebizitza
182nagusi
16etxebizitza turistiko (2026) Bizkaiko mapa

Etxebizitza multzoa Bizkaiko mapa (2024)

182
279
Nagusiak (182)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (279)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak) Bizkaiko mapa (2024)

154
23
Jabetzan (154)Alokairuan (23)Beste modu batean (5)

Guztira 182 etxegune zeuden, batez beste 1,9 egoiliarrekoak; horietatik 88 (% 48,4) pertsona bakarrekoak ziren.[12]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera Bizkaiko mapa (2024)

88
46
47
Egoiliar 1 (88)2 egoiliar (46)3-5 (47)6-9 (1)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 80,2 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 56,5 urtekoa.[12] Etxebizitzen % 6,3 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 0,0 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[12] Etxebizitzen % 9,8 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

324
78
Etxebizitza 1 (29)2 (30)3-10 (324)11-20 (78)

Gela kopurua

75
206
112
48
1-3 gela (20)4 (75)5 (206)6 (112)7 edo gehiago (48)

Bainugela kopurua

371
90
Bainugela 1 (371)2 edo gehiago (90)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 5,5 berokuntza zentrala zuten, % 70,9 banakakoa eta % 20,3 noizean behingoa.[12] Horrez gain, % 7,7 hodien bidezko gasa zuten eta % 12,1 igogailua.

Berogailu mota

% 70,9
% 20,3
Zentrala (% 5,5)Banakakoa (% 70,9)Noizean behingoa (% 20,3)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 7,7
Ur bero zentrala% 100,0
Igogailua% 12,1

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 313 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 52,4 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 16,0; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 15,3; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 16,3.[14] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 47,4 zen 2021ean eta % 52,4 2024an; beraz, 5,0 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 18,4 izatetik % 16,3 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 42,4 ziren, eta gizonen artean % 62,6; 20,2 puntuko aldea, gizonen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 22,8 eta gizonen % 9,7 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

313biztanle 15 urte edo +, 2024
% 52,4goi-mailako ikasketak+5,0 puntu 2021etik mapa
% 16,3lehen hezkuntza edo gutxiago−2,1 puntu 2021etik mapa
% 16,3
% 15,3
% 16,0
% 52,4
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 16,3Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 15,3Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 16,0Goi-mailako ikasketak · % 52,4
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Bizkaiko mapa
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Elantxobe, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak164% 52,497% 62,667% 42,4
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa50% 16,024% 15,526% 16,5
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)48% 15,319% 12,329% 18,4
Lehen hezkuntza edo gutxiago51% 16,315% 9,736% 22,8
Guztira313% 100,0155% 100,0158% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Elantxobe, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 47,4% 17,1% 17,1% 18,4310
2022% 50,5% 16,3% 16,3% 16,9313
2023% 52,2% 16,7% 14,4% 16,7312
2024% 52,4% 16,0% 15,3% 16,3313
500 biztanletik beherako udalerrietan, INEk ikasketa-maila lau multzo nagusitan baino ez du argitaratzen, eta ez du jaiolekuaren araberako daturik ez ikasten ari direnei buruzkorik ematen.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 18.534 euro-koa zen[15], eta etxegune bakoitzeko 35.760 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (18.738 euro) parean dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 23.450 euro zen. Errenta gordina 21.887 euro-koa izan zen pertsonako.

Eustaten datuen arabera, 2023. urtean udalerriko 18 urteko eta gehiagoko biztanleen errenta pertsonalaren mediana —biztanleen erdiek baino gutxiago eta beste erdiek baino gehiago jasotzen duten zenbatekoa— 19.185 eurokoa zen[16][oh 1]: gizonena 26.974 eurokoa eta emakumeena 12.629 eurokoa; hau da, emakumeena gizonena baino % 53,2 txikiagoa. Bizkaia osoan, mediana 20.672 eurokoa zen. Familia-errentari dagokionez, udalerriko familien erdiek 36.140 euro baino gutxiago jaso zuten urtean; familien % 10ek 7.832 euro baino gutxiago jaso zuten (probintziako 2. baxuena), eta beste % 10ek 78.493 euro baino gehiago[17].

Errenta-pertzentilak, sexuaren arabera
Errenta pertsonala (2023) Bizkaiko mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
10.963
P20
131
14.962
P25
1.376
17.099
P30
3.354
20.083
P40
10.963
26.974
P50
12.629
34.039
P60
17.099
39.094
P70
22.217
42.236
P75
26.423
43.176
P80
30.453
49.701
P90
40.818
63.509
P95
44.384
128.352
P99
57.567
18 urteko eta gehiagoko pertsonak, sexuaren arabera.
Familia-errenta (2023) Bizkaiko mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
9.448
P10
3.799
18.624
P20
11.336
23.335
P25
14.093
27.961
P30
16.433
33.875
P40
19.128
38.836
P50
23.800
43.234
P60
37.989
48.912
P70
42.005
54.774
P75
44.969
63.868
P80
52.025
82.373
P90
71.324
88.775
P95
89.580
134.961
P99
129.203
Familiak, diru-sarrera nagusien hartzailearen sexuaren arabera.
Errenkada bakoitzeko balioa muga bat da: adibidez, P20 errenkadan, pertsonen edo familien % 20k zenbateko hori baino gutxiago jaso zuten; P50 mediana da. Bi grafikoek eskala bera dute. Iturria: Eustat.

Diru-sarrera guztien artean % 55,7 soldatak dira[18].

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[19][oh 2]. Udalerrian indizea 25 da, probintziakoaren (29,6; Bizkaiko mapa) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2 da, probintziakoaren (2,5; Bizkaiko mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Eustatek beste adierazle bat ematen du[oh 1]: diru-sarrera txikienak dituzten familien % 20ren batez besteko errenta, handienak dituztenen % 20renaren ehuneko gisa adierazita; zenbat eta handiagoa izan, orduan eta berdinagoa da banaketa. 2023. urtean, udalerrian lehenengoek 6.553 euro jaso zuten batez beste, eta bigarrenek 90.184 euro; hau da, lehenengoen errenta bigarrenen % 7,3 zen[20] (Bizkaia osoan, % 9,4; udalerriko banaketa desberdinagoa da). Pertsonen errentari dagokionez, diru-sarrera txikienak dituzten biztanleen erdiak batez beste 7.380 euro jaso zuen, eta handienak dituzten erdiak 39.403 euro; lehenengoen errenta bigarrenen % 18,7 zen[21] (Bizkaia osoan, % 18,1).

Errentaren bilakaera
Errenta pertsonala
EuroakUrtea010.00020.00030.00040.00050.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaErrenta pertsonala: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Familia-errenta
EuroakUrtea010.00020.00030.00040.00050.00060.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaFamilia-errenta: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Iturria: Eustat.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Elantxobe udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 138 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 44,5; gainerako % 55,5 inaktibo zeuden.[22] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 10,9 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 46,7 zen eta emakumezkoena % 42,4; langabezia-tasa, aldiz, % 4,2 eta % 17,9 zen, hurrenez hurren.[22]

Okupatuen kopurua 123 zen 2023ean, 2021eko 114etik gora.[23] Emakumeek okupatuen % 46,3 osatzen dute, eta gizonek % 53,7.

123okupatu, 2023+% 7,9 2021etik
% 46,3emakumeak okupatuen artean
% 44,5jarduera-tasa, 2024
% 10,9langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 39,7
% 55,5
Okupatuak · % 39,7Langabeak · % 4,8Inaktiboak · % 55,5
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Elantxobe, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak123% 39,768% 44,755% 34,8
Langabeak15% 4,83% 2,012% 7,6
Inaktiboak172% 55,581% 53,391% 57,6
Guztira310% 100,0152% 100,0158% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 75,6), industria (% 18,7), eraikuntza (% 4,9) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 0,8).[23]

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Bizkaiko mapa
% 18,7
% 75,6
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 0,8Industria · % 18,7Eraikuntza · % 4,9Zerbitzuak · % 75,6

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 45,5; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 38,2), eta oinarrizko okupazioak % 13,0.[24] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 48,5 eta emakumeen % 42,1).

% 38,2
% 45,5
% 13,0
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 38,2Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 45,5Oinarrizko okupazioak · % 13,0Ez dago jasota · % 3,3
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Elantxobe, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak47% 38,225% 37,922% 38,6
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak56% 45,532% 48,524% 42,1
Oinarrizko okupazioak16% 13,08% 12,18% 14,0
Ez dago jasota4% 3,31% 1,53% 5,3
Guztira123% 100,066% 100,057% 100,0

Okupatuen % 81,3 besteren konturako langileak dira, eta % 18,7 norberaren konturakoak.[25]

% 18,7
% 81,3
Norberaren kontura · % 18,7Besteren kontura eta beste egoera bat · % 81,3
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Elantxobe, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura23% 18,719% 28,84% 7,0
Besteren kontura100% 81,347% 71,253% 93,0
Guztira123% 100,066% 100,057% 100,0

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 2 zaldi zeuden[26].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 175 gidari zeuden erroldatuta: 94 gizon (% 53,7) eta 81 emakume (% 46,3)[27]. Biztanleen % 54,7 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 265 ibilgailuk osatzen zuten: 185 turismo, 43 motozikleta, 10 kamioi, 10 furgoneta eta 7 ziklomotor[27]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 578 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (451) gainetik.

Turismoen batez besteko adina 11,9 urtekoa zen; turismoen % 10,8k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 9,2k 25 urte baino gehiago[27]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 50,6 diesel zen eta % 48,7 gasolinazko; 1 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,4; probintzian % 1,2). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 4,2k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 21,3k ez zuen etiketarik[oh 3].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
43%
31%
21%
0 etiketa · 2 (% 0,8)ECO · 9 (% 3,4)C etiketa · 114 (% 43,3)B etiketa · 82 (% 31,2)Etiketarik gabe · 56 (% 21,3)
Turismoak, adinaren arabera
11%
17%
34%
30%
9%
< 4 urte · 20 (% 10,8)4–8 urte · 31 (% 16,8)8–15 urte · 62 (% 33,5)15–25 urte · 55 (% 29,7)≥ 25 urte · 17 (% 9,2)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Koldo Miren Olagibel hautatu zuten alkate.

Elantxobeko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[28]
Bildu
4
154 (%50,00)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3
153 (%49,68)
Alderdi Popularra (PP)
-
1 (%0,32)

Garraiobideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrelako erliebe malkartsuarekin, errepide bi baino ez daude, bata Ibarrangelutik portura doana, eta bestea herriaren erdigunera doana. Herriaren erdigunean, 1990. urtean, Bizkaiko foru aldundiak Elantxobe Bilborekin lotzen duen autobusak (Bizkaibus enpresakoa) buelta eman ahal izateko plataforma bat eraiki zuen.

Elantxobeko Kontxa Gonzalez[29] (Ahotsak[30] proiekturako)

Oso herri euskalduna da. Herriko biztanleen %93ak daki euskaraz.

Bizkaieraren aldaera bat egiten da Elantxoben[31], Busturialdekoa[32].

Elantxobeko jai nagusiak ekainaren 29an —San Pedro egunean— ospatzen dituzte. Ibarrangelukoak, berriz, Corpus Christi egunean izan ohi dira. San Joan bezperan su handi bat egiten dute Laga hondartzan. Uztailaren 22an —Maria Magdalena egunean— Elantxobek Bermeoko itsasontzien segizioa bozkario handiz hartzen du. Bermeotarrak, Izaro uhartea haiena dela handikiro al­darrikatu ostean, portu horretan lehorreratzen dira, bertakoekin zenbait ordu eta hainbat zurrutada egiteko. Elantxoben kanpotar gehien izaten den eguna da, hain zuzen ere.

Elantxobetar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 INEk eta Eustatek metodologia desberdinak erabiltzen dituzte errenta kalkulatzeko, eta, horregatik, haien zifrak ez dira zuzenean alderagarriak. INEren Etxeguneen Errentaren Banaketaren Atlasak etxegune bakoitzaren errenta haren kide guztien artean banatzen du, adingabeak barne, eta haren P80/P20 zatidura kontsumo-unitateko errentaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura da (zenbat eta handiagoa, orduan eta desberdintasun handiagoa). Eustatek, berriz, 18 urteko eta gehiagoko pertsona bakoitzaren errenta eta familia bakoitzarena neurtzen ditu, eta haren 20/80 ratioak diru-sarrera txikienak dituzten % 20ren batez besteko errenta handienak dituztenen % 20renarekin alderatzen du, ehunekotan (zenbat eta handiagoa, orduan eta berdintasun handiagoa).
  2. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  3. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. ↑ http://www.eitb.eus/es/videos/detalle/514632/elantxobe-solo-cuenta-barco-pesquero-tiempo/ Eitb.com webguneko bideoa.
  5. ↑ Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  6. ↑ «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  7. ↑ «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  8. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Bizkaia.tab.
  9. ↑ Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  10. ↑ Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  11. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Bizkaia.tab.
  12. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  13. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  14. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo y nivel de estudios (agregado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  15. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Bizkaia.tab.
  16. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren pertzentilak EUSTAT.tab.
  17. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren pertzentilak EUSTAT Bizkaia.tab.
  18. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Bizkaia.tab.
  19. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  20. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren adierazleak EUSTAT.tab.
  21. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren adierazleak EUSTAT.tab.
  22. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo y relación con la actividad (agrupado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  23. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y rama de actividad (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  24. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y ocupación (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  25. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  26. ↑ Eustat, «Nekazaritza-ustiategietako abelburuak, udalerriaren eta espeziearen arabera». Datuak: EUSTAT abeltzaintza.tab (Wikimedia Commons).
  27. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Bizkaia.tab (Wikimedia Commons).
  28. ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka] 2011/08/01ean kontsultatua
  29. ↑ «Gonzalez Badiola, Kontxa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-12-11).
  30. ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-12-11).
  31. ↑ «Elantxobe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-08).
  32. ↑ «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-08).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]